Prentsa Aretoa

2022/09/21

‘Goazen!‘, EAJ-PNVk igandean Forondan ospatuko duen Alderdi Egunaren goiburua, berriz ere jai giroan eta jendetza handiarekin egingo delarik

“Berriz elkartzeko Alderdi Eguna izango da, elkar besarkatzeko eguna, ilusioaren eguna”, esan du Euzkadi Buru Batzarraren idazkari Mireia Zaratek, jeltzaleen jai nagusiaren 46. edizioaren aurkezpenean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Aurkezpenaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Familia jeltzalea osatzen dugunontzat Alderdi Egun guztiak dira oso bereziak, baina gaur aurkeztuko duguna are bereziagoa izango da, gure alderdikideekin berriro elkartzea ahalbidetuko digulako, gure lagun eta senideekin, pandemiaren eta osasun murrizketen ondorioz ia hiru urtetan ohi bezala elkartzerik izan ez dugularik. 44. eta 45. Alderdi Egunak latzak izan ziren; tristeak, zailak. Iragana ahaztu gabe, baina etorkizunera begira, 46. Alderdi Eguna berriz elkartzeko eguna izango da, elkar besarkatzeko eguna, ilusioarena”. Hala definitu du Euzkadi Buru Batzarraren idazkari Mireia Zaratek EAJ-PNVk igandean , irailak 25, Forondako zelaietan (Araba) egingo duen Alderdi Eguna. Mendebaldeko Europan parerik ez duen topaketa politikoa da, eta aurten berreskuratuko du bere betiko formatua,ate irekiekin eta jai giroan, azken bi edizioetan (2020an eta 2021ean) Pandemiaren ondorioz edukiera-murrizketek eta izaera solemneak baldintzatuta egin behar izan ondoren .

‘Goazen!’ da EAJ-PNVk aurtengo Alderdi Egun berezirako aukeratu duen goiburua “‘Goazen!’ aurrera egiteko unea delako, aurrera begiratzeko, berriro ere elkarrekin egoteko”, azaldu du Zaratek Sabin Etxean egin den prentsaurrekoan. “Atzean utzi ditugunak urte latzak izan dira. Larrialdi egoera batetik gatoz, eta irakatsi digu ez dela sekula ere amore eman behar eta beti aurrerantz begiratu behar dela. Igaro dugun denborak lagundu digu hobeto zehazten norantz goazen eta nola joango garen . Denborak zerbait irakatsi badigu, hori izan da elkarrekin indartsuagoak garela. Eta, indarra da, Euskadi deitzen den nazio horren indar guztia, hemendik aurrera beharko duguna , datozen denboretan planteatuko zaizkigun erronkei aurre egiteko”. EBBren idazkariaren hitzetan “Zailtasunak antzematen ditugulako, Goazen! esateko unea da. Ilusioa sortzeko ziklo berri baterantz joateko unea da. Berriro ere gure gizartea aurrera eramateko. Amets egiteko. Proiektu berriekin ilusioz betetzeko. Hazteko. Zailtasunen gainetik aurre egiteko. Garai latzen aurrean, garena finkatzeko eta indartzeko. Energia handiagoarekin. Ilusioz beteta. Indar handiagoarekin”.

Urtero bezala, Alderdi Egunak hainbat jarduera izango ditu, eta egun horretan Euskadiko txoko guztietatik etorritako jendearen eta beste nazio batzuetako lagun askoren arteko topaketa eta adiskidetasuna izango dira ezaugarri nagusi . Alderdi Egunak ondorengo nazioetatik etorritako adiskideak hartuko ditu: Katalunia, Galizia, Balear Uharteak, Kanariak, Flandes, Bretainia, Georgia, Txile, Venezuela eta abar.

“Zenbakiak ikusgarriak izango dira berriz ere. 90 bat boluntariok hilabetea daramate gogor lanean ekitaldia antolatzeko lanetan. Hemendik gure esker onik zintzoena EAJ-PNVko alderdikideen izenean. Alderdi Egunak 400.000 metro koadroko zabalera hartuko du, eta hauetatik 130.000 metroko zabalera izango da ospakizunerako, 25.000 metro izango dira karpak jartzeko eta gainerakoa aparkaleku eta zerbitzuetarako. 25 txosna eta 140 jantoki jarriko dira eta 20.000 bazkari emango dira”.

Alderdi Egunerako egitaraua 10:00etan hasiko da bertaratuei ongi etorria emanez. Ordu berean meza emango da eta 11:15ean agintarien desfilea hasiko da. 12:00etan hasiko da ekitaldi nagusia eta hizlariak izango dira Iñigo Urkullu Lehendakaria, Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzar eta Beatriz Berlanga EGIkidea, gaur aurkezpen honetan gurekin dagoena. 13:13ean herri kirolen erakustaldia eta erromeria eskainiko dira. 15:13an Disko-Festa non `La Polaka´ren emanaldia ikusi ahal izango den. Urtero bezala Txiki-Txokoa jarriko da, haurrentzako ludoteka eta puzgarriekin, jumping- guneekin, 5d zinema, Aerogiro, Rokodromo, Tirolina, Paintball, Simulatzaileen kamioiarekin, Jolas Birtualekin eta abarrekin.

Alderdi Egunari buruzko informazio guztia ( egitaraua, txosnen kokapena, jarduerak, eta abar) eskuragarri egongo da gure webgunean alderdieguna.eaj-pnv.eus gunean eta ‘Alderdi Eguna’ aplikazioan AppStore-n eta Google Play-en. Aplikazioak ‘push’ mezuak eskaintzen ditu ohar eta informazio interesgarriarekin, erabiltzaileen telefonoan jasoko diren jakinarazpenen bidez. Hilaren 24tik, larunbata, Instagram, Facebook eta Twitter sare sozialen bidez erakutsiko ditugu azken prestaketa lanak eta, jakina, Alderdi Egunaren nondik norako guztiak ere: #AlderdiEguna eta #Goazen traolekin. Igandean, hilak 25, ekitaldi politikoa jarraitu ahal izango da streaming bidez eskuko telefono eta gailuetarako egokituta dagoen gure web orrialdetik , YouTube kanaletik, Facebook orrialdetik eta Twitter kontutik.

  Berri ikusiagoak...