Prentsa Aretoa
2012/08/29
EAJ: “De Andrések berriro ere mespretxatu ditu Batzar Nagusiak, ez baitu berauen agindu bat bete”
Euzko Alderdi Jeltzaleak Arabako Batzar Nagusietan duen Taldearen bozeramalea den Ramiro Gonzálezek adierazi duenez, “berriro ere, Javier De Andrések mespretxatu egin ditu Batzar Nagusiak, Raxoiren murrizketa-neurriak hartuz eta Batzar Nagusiok onetsitako ebazpen bat beren beregi urratuz. Ostera ere gogorarazi beharko diogu De Andrési gutxiengoan gobernatzen duela, mota horretako erabakiek ez dutela errazten bere gobernuarekiko konfiantza sorraraztea, eta erabakiok Arabarentzat zeharo zorigaiztokoa den gobernua aldatzeko aukerak bilatu behar direla agerrarazten dutela”.
-
Ramiro Gonzalez sobre los recortes de JDA 2012/08/29
Gonzálezek gogorarazi duenez, “joan den uztailaren 12ko Osoko Bilkura Monografikoan oposizio osoak aldeztutako ebazpen bat onetsi zen; ebazpen horren arabera, Arabako Foru Aldundiak ez du aplikatu behar Raxoik onetsitako murrizketa-neurririk batere, baldin eta aurretiazArabako BatzarNagusietan eztabaidatzen ez bada”.
“Onetsitakoa dela bide, abuztuko aparteko ordainketa kentzeari buruzko eztabaida ekarri nahi izan zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak Batzar Nagusietara, baina ekimen horrek ez zuen aurrera egin, PSEko eta PPko bi ordezkariek aurkako botoa eman baitzuten mahaian”, adierazi du bozeramaile jeltzaleak, amaitzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27