Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/19

Iñigo Urkullu: “Euskadik aurrera egingo du, hau nire konpromisoa da”

EAJren EBBren presidente eta lehendakaritarako hautagaia, Iñigo Urkulluk ziurtatu du gaur arratsaldean “Euskadik aurrera egingo duela. Hori da nire konpromisoa. Gobernatuko duen gobernua behar du Euskadik, zorroztasunez jokatuko duena. Gardena, apala, arduratsua. Herritar guztientzat gobernua”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

7.000 herritarren aurrean, Bilboko Kasilla pabiloian egindako mitinean, kanpaina itxiera ekitaldian hautagai jeltzaleak adierazi du “igande honetan Euskadik bere etorkizuna erabakiko duela, eta Euskadik aurrera egitea erabakiko duela”. EAJ-k badaki nola atera Euskadi aurrera. Errealitatea ezagutzen dugu, ekonomia erreala”. Gure lehentasuna hazkundea sortu, enplegua sustatu eta gizarte politikak bermatzea da. Pertsonak dira gure politikaren ardatza”, esan du Urkulluk.

Bestetik Iñigo Urkulluk gogora ekarri ditu ETA-ren eta frankismoaren biktimak, Gobernu Bake egonkor eta iraunkor baterako deia egin du, oroimenean oinarritutako Bakea eta elkarbizitza eta horretarako akordio zabal baterako deia egin du, eta konpromiso hori hartu du.

Buruzagi jeltzaleak gainera esan du bere bideorria Euskadi, Nazioa Europan dela.

Bukatzeko, Iñigo Urkulluk herritar guztiei dei egin die, EAJk gobernatzea nahi badute, EAJ bozkatu behar dutela. EAJ nahi duenak eman diezaiola bozka EAJri. Gu beti aurrera! Euskadi Aurrera” amaitu du. 

  Berri ikusiagoak...