Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/08/28

Ramiro Gonzalez: “Arabako Aldundia EAJ-PNVri aurka egiten dabil, gobernatzera mugatu ordez"

Arabako ahaldun nagusia den Javier de Andresek Udal Legea arbuiatu du, legearen aurreproiektu horrek “forutasuna deuseztatzen duelako”. Hori ikusita, Ramiro Gonzalezek, Arabako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramailea denak, “Alderdi Popularra azken asteotan egiten ari denari dagokionez, datorren urteko udal eta foru hauteskundeen ikuspuntutik aztertu beharra dagoela” adierazi du. “Egiten duen guztia hauteskunde horiei begira egiten du, baita hau ere". “Arabako Aldundia Eusko Alderdi Jeltzalearen aurka ari da, gobernatzera mugatu ordez”, gehitu du Gonzalezek.

rss Ezagutzera eman
  • Ramiro González entrevista Radio Vitoria
    2014/08/28

    ARTXIBOA JAITSI

Bere aburuz, Euskadik Udal Lege bat behar du "eta horretan bat gatoz denok. Orain behar du inoiz baino gehiago. Izan ere, pasa den urtean Espainiako gobernuak herri erakundeen arrazionalizaziorako eta iraunkortasunerako lege bat onetsi zuen baina neurri handi baten ez da Euskadin aplikatuko, Eusko Alderdi Jeltzalearen esku hartzeari esker. Dena den, beharrezko egiten du Euskadin araudi propioa izatea. Beraz, Udal Lege bat behar dugu, eta horretan bat gatoz denok”. Gonzalezek Eusko Jaurlaritza “lege hori Eusko Legebiltzarrean adostasunik handienarekin onesteko lanean ari dela” adierazi du, “lehen testua egin dela eta negoziatzen, eztabaidatzen eta aldatzen ari dela Udal Kontseiluan, bertan baitaude herrialdeko erakunde guztiak. Alderdi Popularrak ez du Legearen edukiaren aurkako adierazpenik egin Udal Kontseiluan eta Arabako Foru Aldundiko bi ordezkari goren joan dira bilera horietara: Herri Erakundeen diputatua eta zuzendaria. Ez diote inongo oztoporik jarri Legearen edukiari".

Bozeramaile arabarrak Javier de Andresek egiten duen guztia “hauteskundeengan duen interesagatik egiten duela” esan du Radio Vitorian emandako elkarrizketa baten, “haren interesa datozen udal eta foru hauteskundeei begira profil politiko propioa osatu eta markatzea delako. Dena den, Legearen proiektuak (berrazter daiteke, noski) ez du forutasuna erasotzen. Ez dakit zein erasotaz ari den Javier de Andres. Gainera, bera agertu zen kontzejuak desagertaraztearen alde, kuadrilak desagertaraztearen alde... ze forutasunez ari da? Nik hauteskundeenganako interes argia ikusten dut hemen. “Arabako Aldundia Eusko Alderdi Jeltzaleari aurka egiten dabil, gobernatzera mugatu ordez. Egun hori da Arabako Aldundiaren egitekoa".

  Berri ikusiagoak...