Prentsa Aretoa

2016/03/16

Ehun kolektibo elkartuko dira larunbatean Garoñaren itxiera exijitzeko

Ekitaldia herritar guztientzako irekia izango da eta 12etan egingo da Probintzia plazan

rss Ezagutzera eman
Ehun kolektibo elkartuko dira larunbatean Garoñaren itxiera exijitzeko

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko probintzia plazan ekitaldi sozial eta instituzionala egingo da larunbat honetan, martxoak 19, Santa María de Garoñako zentra nuklearra berriz irekitzeko saiakerak bertan behera eskatzeko helburuarekin. Lurraldeko ehun kolektibok baieztatu dute bertan izango direla, eta haiek izango dira Arabako kulturako ordezkari nabarmen batek irakurritako manifestuarekin amaituko den ekitaldi baten protagonista.

Ehun udalen, kontzejuren, kuadrillen, elkarteren (profesionalak, kirolaren arlokoak, kulturalak, ekologistak, auzo-elkarteak), sindikaturen, alderdi politikoren eta abarren ahotsak batu egingo dira larunbatean aho batez ezetz esateko zentral nuklearraren jarduera berriz hasteko baimenari. 12etatik aurrera horiek guztien parte-hartzeari esker Probintzia plazaren erdigunea puxikekin osatutako egitura bat sortuko da, Lurraldean nagusi den iritzia ordezkatuko duena.

Arabako Batzar Nagusiek antolatu dute ekitaldia, iazko azaroan ekintza honen sorburu den mozioa onetsi ondoren. Asmoa da izaera sozialeko ekitaldia izatea, eta parte hartuko duten kolektiboak eta herritar guztiak protagonista bihurtzea. Hala, arabar guztiei dei egiten zaie ekitaldian parte hartu dezaten.

Arabako legebiltzarrean dauden indar politikoak arabar guztion borondatearen ordezkari dira eta, beraz, gizarte honi eragiten dioten kontuetan sustatzaile jardun behar dute. Oraingoan gauzatzen den ekimenaren xedea da, hortaz, esparru bat sustatzea non pertsona horiek euren iritzia eman ahal izango duten ezbairik gabe Lurraldearen egunerokotasunaren parte den gai baten inguruan.

  Berri ikusiagoak...