Prentsa Aretoa

2018/10/19

Ander Añibarro: “Hezkuntzako astialdiaren abantailen berri eman behar da”

Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak “Astialdian heztea: inklusioan aurrera egitea” nazioarteko I. biltzarrean parte hartu du

rss Ezagutzera eman
Ander Añibarro: “Hezkuntzako astialdiaren abantailen berri eman behar da”

ARGAZKIA JAITSI

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak, gaur arratsaldean, “Astialdian heztea: inklusioan aurrera egitea” nazioarteko I. biltzarrean parte hartu du, Barakaldoko Clara Campoamor kultura-etxean; biltzarra gaur eta bihar izango da. Añibarrok hezkuntzako astialdiak aurrez aurre dituen erronka handiak zehaztu ditu, eta zera esan du: “horren inguruan dagoen ezjakintasuna dela eta, sektoreko erronka handienetako bat hezkuntzako astialdiak dituen abantailak ezagutzera eman eta zabaltzea da, hain zuzen ere”.

Ander Añibarroren hitzen arabera, “prebentzioaren eta sentsibilizazioaren arloan eremu asko har daiteke, hezkuntzako astialdian antolatu daitezkeen jardueren bidez”, eta adibide gisa munduko zenbait tokitan alkoholismoa edo jolaserako adikzioak prebenitzeko abiarazi diren programak jarri ditu.

Ander Añibarrok hezkuntzako astialdiak “gazte ahulenak gizarteratzen laguntzeko” dakartzan aukerak nabarmendu ditu. Hori dela eta, erakunde integratzaileek Astialdi Sarean, besteak beste, Euskadin gai horretan egiten duten lan historikoa” nabarmendu du.

Gazteriako zuzendariak zera nabarmendu du: “urteek aurrera egin ahala”, belaunaldi bakoitzak “erronka berriei egiten die aurre, bizi behar duen denborari dagozkion erronkei. Hori dela eta, egungo gazteek teknologia berrien ezarpen masiboak eta Interneteko sarbideak dakartzan erronkei egin behar diete aurre”.

Bere iritziz, "21. mendeko adikzioek eta gizartearen arazoek aukera irekitzen diote hirugarren gizarte-sektoreari, oro har, eta gazteriaren alde eta astialdian lan egiten duten elkarte guztiei, bereziki”. Hori dela eta, bertaratu diren erakunde guztiak “merezi duten balioen alde lan egiten jarraitzera” animatu ditu.

Biltzarra Astialdi Sarea hezkuntzako astialdiko erakundeen euskal sareak eta  Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi