Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2011/07/22

EAJ-K OPOSIZIO KRITIKO ETA KONSTRUKTIBO BATEN BITARTEZ, ARABAREN ALDE LAN EGITEN JARRAITUKO DUELA AGINDU DU

Vitoria-Gasteizen. 2011ko ekainaren 22an Gaur goizen, EAJ Biltzarkide Taldeak Lurraldeko komunikabideekin bildu da Arabako egoera politikoaren eta Javier De Andrés popularrak izendatutako Foru Gobernuaren lehen balorazio bat egiteko. Biltzar Nagusietako bozeramaile jeltzaleak, Ramiro Gonzalez-ek, gogoratu duenez, Alderdi Popularrak Foru Ganberaren gutxiengoarekin lau urteko gobernuari aurre egin beharko dio, PSOE-ren babes bakarrarekin eta kontuan hartuta hauen bien boskekin ez dutela lurraldea zuzentzeko beharrezkoa den Ganbararen gehiengo osatzen.

rss Ezagutzera eman
EAJ-K OPOSIZIO KRITIKO ETA KONSTRUKTIBO BATEN BITARTEZ, ARABAREN ALDE LAN EGITEN JARRAITUKO DUELA AGINDU DU

ARGAZKIA JAITSI

  • Valoraciós del Gobierno Foral del PP
    2011/07/22

    ARTXIBOA JAITSI

“Hau ez da Arabak behar duen Foru Gobernua. Gobernu ahula eta Arabako gehiengo soziala ordezkatzen ez duena, izan ere, aurreko maiatzaren 22an argi ikusi zen gehiengo abertzale bat dagoela Araban” Ramiro Gonzalez,  EAJ Biltzarkide Taldeko bozeramailea.

Hori dela eta, bozeramaile abertzaleak Gobernu Popularrari Arabako gehiengo soziala errespetatzeko eskatu dio. Puntu honetan, Ramiro Gonzalez-ek bere ardura azaldu du Euskara, Kultura eta Kirola Diputatua izango de Iciar Lamarain popularraren izendapena ezagutu eta gero, “iraganean hartutako jarrera ezagututa, Araban Euskararen esparruaren garapenaren aurkako neurriak martxan jartzea beldur gara” azaldu du Gonzalez-ek. 

Foru Gobernu berriaren konfigurazioari buruzko lehen balorazio baten ondoren, bozeramaile jeltzaleak EAJ Taldeak arduran oinarritutako aposizioaren bitartez, Arabaren alde lan egiten jarraitzeko duen borondatea azaldu du. Hori dela eta, talde abertzaleak etorkizunera begira suertatu daitezken akordioetara heltzeko borondatea azaldu du, beti ere, hauek Arabaren eta arabatarren onurarako politikak diren bitartean.

“Gure taldea Arabaren alde lanean jarraituko du. Eta hau modu arduratsuan eta Lurraldeko kudeaketa blokeatu gabe egingo dugu. Dena den, PP-k orain arte politikarako azaldu duen jarrera aldatu behar duela uste dugu. Gaur egun, inposaketa ez zaie bideragarria izango Araban” gogoratu du Ramiro Gonzalez-ek. 

Zentzu honetan, EAJ-ko bozeramaileak gogoratu du, Foru Ganberaren osaketa berria ezagututa,PPabertzaleekin akordioetara heltzera behartua dagoela lurraldea zuzendu ahal izateko.

“Momentu honetan PP-k PSOE-ren babesa baino ez du. Ordainik ez duen babesa dela agindu dute. Gure aburuz, argi dago Araban ez duela ordainik egongo, non PSOE-k begi bista utzi du gutxi axola zaiola De Andrés-ek zer egiten duen Araban, izan ere, Patxi Lopez-en lasaitasuna baino ez dute bilatzen” azaldu du Ramiro Gonzalez-ek.

Azkenik, bozeramaile jeltzaleak berriz ere EAJ-k Arabaren alde lanean jarraitzeko duen borondatea azaldu du. Modu aktibo eta arduratsuan eta Aldundiari denbora galtzen utziko ez diona ekonomiaren birsortzea bultzatzeko ekimenak martxan jarri gabe. Eta neurri hauen gabeziaren aurrean, EAJ-k berak Biltzar Nagusietan beharrezkoak diren ekimenak aurkeztuko.

Bukatzeko, zentzu honetan ere, Ramiro Gonzalez-ek Foru Gobernuak Arabako gizartearen gehiengoa errespetatzen duten proposamenak aurkezten baditu akordioetara heltzeko talde abertzalearen borondatea azaldu du.

 

  Berri ikusiagoak...