Prentsa Aretoa

2012/07/18

EAJ-PNVk “gezurra” esan izana egotzi dio De Andresi, Aldundiaren aurrekontuak Gasteizko tranbiarako partida aurreikusten duelako

Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak Javier de Andres Ahaldun Nagusiari Gasteizko tranbia Abetxuko auzoan zabaltzeko lana amaitzearen inguruan “gezurra esan izana” leporatu dio. Jeltzaleek baieztatu dutenez Foru Aldundiak 2012rako egin duen aurrekontuak “Vitoria Gasteiz Hitzarmena” izeneko partida aurreikusten du 85.777 euroko diru kopuruarekin.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk “gezurra” esan izana egotzi dio De Andresi, Aldundiaren aurrekontuak Gasteizko tranbiarako partida aurreikusten duelako

ARGAZKIA JAITSI

  • Ramiro Gonzalez sobre el Convenio del Tranvia de Vitoria-Gasteiz
    2012/07/18

    ARTXIBOA JAITSI

Iragan astelehenean, Eusko Jaurlaritzak Arabar Aldundiari leporatu zion “alde bakarretik hautsi zuela” Abetxukoko tranbiaren inguruko akordioa, foru erakundeak baieztatu egin ziolako “ez diola adostutako zatia ordainduko”. Egun bat geroago, De Andresek baieztatu egin zuen Aldundiak ez zuela Eusko Jaurlaritzarekin gai horren inguruko akordiorik adostu .

Komunikatu batean, EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak zera adierazi du “Ahaldun nagusiak kontrakoa esan arren” Aldundiak 2012rako egin duen aurrekontuak “Vitoria Gasteizko Tranbia Hitzarmena” izeneko partida du  85.777 euroko kopuruarekin”.

  Berri ikusiagoak...