Prentsa Aretoa

2012/07/23

Aireportuen eskumena euskal erakundeen eskuetan jartzea exijitu du EAJ-PNVk

Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren taldeak exijitu egin du Euskadiko hiru aireportuen ardura Estatuko Gobernutik euskal erakundeen eskuetara transferitzea. Euzko Alderdi Jeltzaleak Forondako ordutegi operatiboa murriztea saihestea du helburu. Gaur egun Foronda zabalik dago eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan .

rss Ezagutzera eman

Exekutibo zentralak Aireportuen Eraginkortasunerako aurkeztu zuen Planak planteatzen du abuztuaren 23tik aurrera, 60 ordutan uztea Gasteizko aireportuak astean dituen 168 lan orduak.

Gasteizen ospatzen ari den prentsa aurrekoan, Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren  ordezkariak adierazi duenez , doikuntza honek “Foronda darama lehenago edo beranduago ixtera”. Era berean azaldu duenez, harritzekoa bada ere, Plan honek  “ez du Zaragozako aireportua ukituko, Forondaren lehiakiderik nagusiena alegia” .

Hori dela eta, “Forondako aireportuaren jarraipena bermatzeko” EAJ-PNVk Lege Proposamen bi erregistratu ditu Diputatuen Kongresuan, eta horietan aireportuen gestioa euskal erakundeen eskuetan uztea eta aire bidezko trafikoa kontrolatzeko zentroa sortzea eskatu du,azken honek euskal aireportuei zerbitzua eman diezaien.

  Berri ikusiagoak...