Prentsa Aretoa
2014/04/02
EAJ-PNV doluminez Luis Zarrabeitia Arabako Batzar Nagusietako prokuradorearen heriotzagatik
Xabier Agirre Araba Buru Batzarreko presidenteak eta Ramiro Gonzalez EAJ-PNV Biltzarkide Taldeko Bozeramaileak bere dolumina eta atsekabea adierazi dute Luis Zarrabeitia Arabako Batzar Nagusietako prokuradore zenaren heriotzagatik.
“Abertzale handia eta lankide bikaina". Hitz horiekin definitu du Xabier Agirre Luis Zarrabeitia laguna, zeinekin 2007-2011 legealdian Arabako Foru Aldundiko gobernu ardurak partekatu zituen. Aldi honetan, Zarrabeitiak Herrilan eta Garraio Foru Departamentua zuzendu zuen. Agirrek bere atsekabea adierazi du Luis Zarrabeitiaren galeraren aurrean, eta familiari adierazi dizkio bere doluminik sentikorrenak.
Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren prokuradoreen bozeramaileak azpimarratu duenez "Luis izan da legegintzaldi honetan gure Biltzarkide Taldearen zutoinetako bat, bere ibilbide politikoagatik eta, era berean, Xabier Agirrerekin diputatu izateak eman zion esperientziagatik. Arlo pertsonalean, humorerako sen on eta fina izan du beti. Luisekin goitik beherako abertzalea joan zaigu, bere herria maite zuena eta politikoki eta Alderdiaren ordez egon den leku guztietatik Euskadiren alde lan egin duena. Luisekin, laguna joan zaigu".
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27