Prentsa Aretoa
2014/10/21
“Diputatu Nagusiari bilera eta adierazpen hutsak alboratu eta Lamuza Parkearen etorkizuna bermatzea ahalbidetuko duen konpromiso zehatz eta argia behingoz hartzeko eskatzen diogu" Ramiro González, EAJ-PNVko bozeramailea
Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21ean. Joan den ostiralean, urriaren 17an, Arabako Diputatu Nagusiak eta Laudioko alkateak bilera izan zuten Lamuza Parkearen eta bertako eraikinen etorkizuna definitzeko.
-
Ramiro sobre el parque de lamuza 2014/10/22
Interpelación dirigida al Diputado General, sobre la situación del Parque de Lamuza
PREGUNTA - GALDERA - 2014/10/21
Gaur egun, Lamuza Parkea eta batez ere bertako eraikinak oso hondatuta daude; kasu batzuetan, gainera, Laudioko herritarrentzat arriskutsuak izan daitezke, zatiren bat askatu daitekeelako edo osorik eror daitezkeelako.
Parkearen eremu osoa mantentze aldera, 1974. urtean Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak akordio bat sinatu zuten; testu haren bitartez, Lamuza eremuaren titulartasuna Aldundiari eman zitzaion, eta bertako eraikinen mantentze-lan eta erabilera, berriz, udalari.
Joan den asteko hitzorduaren ondoren, Arabako Diputatu Nagusi Javier De Andrések hedabideen aurrean hitz egin zuen, Laudioko Udalarekin hitzarmen berri bat idazteko asmoaren berri emateko; aitzitik, ez zuen inolako konpromiso zehatzik edo aurrekontu konpromisorik hartu, ez eta Lamuza Parkeko eraikinak modu integralean berreskuratzeko berariazko planik ere.
“Lamuza Parkearen eta bertako eraikinen hondatze egoera gero eta kezkagarriagoa da. EAJ-PNV alderditik askotan adierazi diogu Arabako Foru Aldundiari parkea modu integralean berreskuratzeko plan bat aurkeztu eta betetzeko beharra dagoela. Plan horrek nahitaez aurrekontu zuzkidura bat izan behar du, eraikinak eta ingurua birgaitzera bideratutakoa. Horregatik, Arabako Diputatu Nagusiari bilera eta adierazpen hutsak alboratu eta Lamuza Parkearen etorkizuna bermatzea ahalbidetuko duen konpromiso zehatz eta argia behingoz hartzeko eskatzen diogu" azaldu du Ramiro Gonzálezek.
Hala, EAJ-PNV alderdiaren biltzar taldeak Arabako Diputatu Nagusiari zuzendutako interpelazio bat aurkeztu du, argi dezan Foru Gobernuak Lamuza Parkeko eraikinak modu integralean berreskuratzeko konpromiso zehatzen bat hartzeko asmoa duen, eta, hala bada, konpromiso hori zertan datzan azal dezan.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27