Prentsa Aretoa

2015/05/07

Urtaran eta Gonzalez bat datoz esatean EAJ-PNV Arabako gobernu aukera dela

En el acto de arranque de campaña, celebrado por EAJ-PNV en la capital gasteiztarra, los candidatos a diputado general, Ramiro González, y a la alcaldía de Vitoria-Gasteiz, Gorka Urtaran, han subrayado la necesidad de que se produzca un cambio institucional en Álava.

rss Ezagutzera eman
Urtaran eta Gonzalez bat datoz esatean EAJ-PNV Arabako gobernu aukera dela

ARGAZKIA JAITSI

Arabako bi erakunde nagusietan aldaketa beharrezkoa dela eta egin ahal dela baieztatu dute Arabako diputatu nagusia izateko hautagaiak, Ramiro Gonzálezek, eta Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, Gorka Urtaranek.

Hauteskunde kanpaina abian jartzeko ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko burua. Bertan Ramiro Gonzálezek honako hau esan du: “Lau urte daramatzagu geldirik. Lau urtean Arabak ezin izan du aurrera egin. Eta ezin dugu horrela jarraitu. Gure lurraldea berriz indartzeko garaia dugu, Arabak abiada hartu behar du. Lidergoa berreskuratu behar dugu, berriro izan behar dugu erreferente. Araban aldaketaren beharra daukagu. Araban aldaketarako gogoa dago. Eta aldaketa hori Eusko Alderdi Jeltzalearen eskutik baino ezin da etorri. Baditugu ideiak, ilusioa eta proiekturik onena. Baina, batez ere, Araba gidatzeko pertsonarik onenak eta lantalderik onena ditugu”.

Bestalde, Gasteizko alkatetzarako hautagaiak hauxe esan die ekitaldian bildutako alderdikide eta jarraitzaile arabar mordoari: “sinesgarria izateko, egitateak behar dira. Eta EAJ-PNV etxeko lanak eginda heldu da kanpaina honetara. Oposizioan hitzez eta ekintzaz jardun dugu eta udal gobernuan ere hitzez eta ekintzaz jardungo dugu. Hiri modernoa lortzeko, PPk eragin dituen arrakala sozialaren, pobreziaren eta langabeziaren mamua atzean utziko duena. Zorroztasun ekonomikoz jokatzeko, bai, baina baita giza sentikortasun handiz ere, pertsonak garelako garrantzitsuenak. Gure betiko auzoei jaramon egiteko. Kalitatezko lanpostuak sortzeko. Gasteizen irudi ona berreskuratzeko. Aldaketa lor daiteke. Eta aldaketa hori EAJ-PNVren eskutik helduko da. Gasteizen bi aukera ditugu: edo Marotoren, Rajoyren, Ratoren eta Rusen PP, edo EAJ-PNV humanista, orekatua, gobernu egitasmo argia eskuan, gure hiriaren eta gure jendearen alde lanean buru-belarri”.

  Berri ikusiagoak...