Prentsa Aretoa
2015/05/11
Urtaranek dio adinekoak bakarrik egon ez daitezen eta horiei arreta emateko plan bat abian jarriko duela
Ramiro Gonzálezek azpimarratu du Arabako EAJ-PNVren lehentasunetako bat egoitzetako plaza-kopurua handitzea dela.
-
Ramiro González Ariznabarrako zaharrentzako gizarte eta kultura zentroan 2015/05/11
-
Gorka Urtaran Ariznabarrako zaharrentzako gizarte eta kultura zentroan 2015/05/11
Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, Gorka Urtaranek, eta Arabako diputatu nagusikoak, Ramiro Gonzálezek, gaur goizean adinekoen inguruko haien konpromisoaren ildo nagusiak jorratu dituzte. Ariznabarrako adinekoen gizarte eta kultura zentroaren ondoan egindako ekitaldi batean adierazi dute kolektibo horrek lehentasunezko arreta jasoko duela bizitza duina eta kalitatezkoa izan dezaten eta haien premiei leihatila bakarraren bidez emango zaiela erantzuna, ematen zaizkien zerbitzuetan hutsuneak eta pilatzeak jazo ez daitezen. "Modu honetan kudeaketa askoz azkarragoa, erosoagoa eta eraginkorragoa garatu ahal izango dugu", gailendu dute.
Gorka Urtaranek herritarrek gizarte modernoetan jasaten duten zahartzearen fenomenoari buruz hitz egin du. Gasteizen, ia 50.000 pertsonek 65 urte edo gehiago dituzte, alegia, 5 gasteiztarretik batek (1), adingabeen edo gazteen indizea baino handiagoa. "Zenbait auzotan, Gazalbide, El Pilar, Zamaraga edo Txagorritxun adibidez, ehunekoa bikoiztu egiten da, herritarren % 40ra helduz", azaldu du.
Alkatetzarako hautagaiak adinekoen hainbat talderekin eta pertsonekin izandako hartu-emanetan egiaztatu ahal izan du zeintzuk diren haien kezka nagusiak. "Horietako bat bakardadea da. Geroz eta adineko gehiago bakarrik bizi dira. Une honetan eta Gasteizko Udalak dituen datuen arabera, 75 urte edo gehiago dituzten 6.400 pertsona inguru bakarrik bizi dira eta horietako 2.500 pertsonek behintzat ez dute harremanik udaleko gizarte zerbitzuekin, aldundiarekin edo Eusko Jaurlaritzarekin.
"Alkate on batek ezin du lorik egin 2.500 adinekoren egoeraren inguruan ezer ez dakiela jakinda". Seguru egon nahi dut Gasteizen adinekorik bakarrik ez dagoela edo arretarik jaso gabe. Horregatik, itxaropenerako mezu bat bidali nahi diet eta, hala, helarazi nahi diet, alkatea banaiz, haien egoera zein den jakin nahi izango dudala, nola dauden eta laguntzarik behar ote duten". Hori guztia adinekoak bakarrik egon ez daitezen eta horiei arreta emateko plan bat abian jarrita lortu ahal izango da eta horri lagunduko dioten neurrietako bat laguntza publikoak izango dira, adinekoak bizi diren eraikin guztietan igogailua egon dadin eta, hala, haien harreman pertsonalak eta bakardadea saihestuko dira.
Halako ekimenak abian jarri ahal izateko, adinekoen arazoei erantzuna emateko leihatila bakarra zabaltzea oso garrantzitsua da. "Bai udalean bai aldundian zerbitzu horien kudeaketarako leihatila bakarra aktibatuko dugu. Nahikoa da leihatilaz leihatila, administrazioz administrazio joateaz, arreta autonomia edo mendetasun mailaren arabera jaso ahal izateko. Edozelan ere, erakunde arteko koordinariozik ezarekin amaitu behar da, eta are gehiago gure adinekoei arreta emateari buruz ari garenean", esan du Gorka Urtaranek. Amaitzeko, alkategaiak adierazi du "gizarte sentsibilizaziorik gabeko udal gobernuarekin lau urte daramatzagu baina gobernua aldatzeko unea heldu da, gure adinekoei berriz ere merezi duten arreta eskaintzeko unea hain zuzen ere".
Ramiro Gonzálezek, Arabako diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak, bere aldetik, mahai gainean jarri du Araban, gizarte zerbitzuen arloan, lidergoa berreskuratzea premiazkoa dela. "Aitzindariak izan ginen, ez bakarrik Euskadin, baita estatu mailan ere, politika aurreratuekin. Gure ideiarik onena pertsonak gure lehentasun bihurtzea izan zen. Hala ere, azken lau urteetan, lidergoaren izaera galdu da, ez baita aintzat hartu gizarte eremuan lan egiten duten elkarte eta taldeen iritzia, ezta foru langileena ere. EAJ-PNV joera hori aldatzeko prest dago eta gizarte zerbitzuen arloan erreferentzia izan nahi du berriz ere, hogeita hamar urte baino gehiagoko erakunde-ardurak ziurtatzen baitu.
Gizarte arduren inguruan hitz egiterakoan, Ramiro Gonzálezek argi utzi du gizarte zerbitzuen eredua lurralde osoan zabaldu nahi duela Araban adinekoentzako plaza nahikoak egon daitezen. Zehazki, iragarri du egoitzetan dagoen plaza-kopurua handitzea bere lehentasunen artean dagoela. "Azken lau urteetan ez da aurrerapausorik eman eta eskariari aurre egitea ezinbestekoa da, batez ere, gabeziak nabarmenak diren tokietan, Aiaran hain zuzen".
EAJ-PNVren beste konpromisoetako bat hau da: 80 urte baino gehiago dituzten eta etxean laguntza behar duten pertsona guztientzako laguntzak zabaltzea, mendekotasun maila alde batera utzita. "Gure adinekoen babes eta arretaren eremuan aurrerapausoak eman nahi ditugu. Horixe da gure apustua, izan ere, euren bizileku eta auzoetan geratzea nahi dugu, euren autonomia eta maite dutenarekiko lotura sendotuz" adierazi du.
Azkenik, EAJ-PNVk Araban proposatu dituen esku-hartzeen artean, Ramiro Gonzálezek honi egin dio erreferentzia: eguneko zentroen ereduaren aldaketa, mendekotasun, ezintasun edo buruko gaixotasun kronikoa pairatzen duten pertsonen autonomia-mugaketen ondoriozko beharrei erantzuteko helburuarekin. "Malgutasun irizpideak ezarri nahi ditugu, eguneko ordutegia zabaldu familiaren beharrek hala eskatzen badute eta zerbitzua asteburuetan ere eskaintzeko aukera, besteak beste. Hau da, beharren araberako eguneko zentroen eredua ezartzea, izan ere, ziur gaude familia horiei euren behar errealak errespetatzen dituen kalitatezko zerbitzua eskaini behar zaiela", esanez amaitu du Ramiro Gonzálezek.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27