Prentsa Aretoa
2015/05/12
Ramiro Gonzalezek eragile arabar guztiekin mahai bat egitea planteatu du ekonomia eta enplegua leheneratzeko
Gorka Urtaran Gasteizko Udalaren alkatetzarako hautagaiak, era berean, enplegu duina eta egonkorra lortzeko PREST Programa aurkeztu du; programa horren oinarria maila ertain edo goi mailako ikasketarik gabeko langabeen prestakuntza berria da.
-
20150512 Convocatoria de mesa con todos los agentes sociales y económicos de Araba para relanzar el empleo 2015/05/12
Gorka Urtaranen hitzaldia Jundizen
HITZALDIA - 2015/05/12Ramiro Gonzalezen hitzaldia Jundizen
HITZALDIA - 2015/05/12
Argazkiak...
Arabako diputatu nagusi eta Vitoria-Gasteizko alkate izateko EAJ-PNVko hautagaiek, Ramiro Gonzalezek eta Gorka Urtaranek, hurrengo legegintzaldirako leheneratze ekonomikoaren eta enpleguaren sorkuntzaren arloetan dituzten beraien gehieneko apustuetako batzuk zehaztu dituzte. Hala Aldundiaren nola Udalaren erabateko protagonismoa eskatzen duten neurri hauek ezagutzera emateko tokia Michelin enpresaren sarrera izan da, bi erakunde horiek oro har Arabaren eta, bereziki, Vitoria-Gasteizen leheneratze ekonomikoan aitzindari izateko obligazioa dutelako. “Herritarrek ekintzak behar dituzte eta bi erakundeetan enplegua berreskuratzea zuzentzeko tresna eta baliabide egokiak ditugu, horrela Alderdi Popularraren foru eta udal gobernuek Lurralde arabarra sartu duten tunel beltzetik atera ahal izateko”, adierazi dute.
Ramiro Gonzalezek esan du presazkoa dela Arabako Lurraldeak enpleguaren arloan dituen datu larriak berehala hobetzea. “Amaitzen den legegintzaldi hau definitzen duen zenbaki tristea dago: 2011. urtean Eusko Alderdi Jeltzaleak Aldundia utzi zuenean baino 5.500 pertsona gehiago lanik gabe”. Horregatik diputatu nagusi izateko hautagai jeltzaleak egoera larri hau arintzeko eta egoerari irtenbidea aurkitzeko lau proposamen aurkeztu ditu.
Garatuko den lehen neurria legegintzaldiaren zero minutuan leheneratze ekonomikoa eta enplegua lortzeko mahai baterako deialdia egitea izango da: mahai horretan Lurraldeko eragile sozial eta ekonomiko guztiek parte har dezakete. “Foro egokia izango da eta bertan, gauzak argi adierazita, ideiekin eta ilusioz, zilegi den gehieneko akordioan finkatuta eta borondateak batuz, oinarri erkideak ezarri behar ditugu; hori guztia ekonomia arabarra sustatzeko uste hutsarekin egingo da”.
Bigarren apustuaren ardatza Arabaren leheneratze ekonomikoaren eragilea den industria laguntzea da. “Berrikuntza prozesuetan sartuko direla bermatuko duten ete-en arteko kooperazioa eta lankidetza politikak sustatuko ditugu. Aldi berean, beraien egoerei konponbideak emateko zailtasunak dituzten enpresak laguntzeko programa ezarriko dugu, aurreratu du Ramiro Gonzalezek, ostean gai honetan landuko den beste ekintza bat zehazteko, hots, arabarrak nazioarteratzeko estrategia bat abian jartzea, horientzat errazagoa izan dadin kanpoko merkatuetara iristea.
Hirugarren neurriaren helburua krisi honetan egoerarik larrienean bizi diren sektoreetatik bi laguntzea da. Ildo honetatik, diputatu nagusigai jeltzalearen konpromisoa da lanpostuen sorkuntza zuzena sustatzea. “Zuzeneko diru-laguntzen bidez gazteen eta iraupen luzeko langabetuen mugarik gabeko kontratazioa sustatzeko bi programa jarri nahi ditugu abian”, ziurtatu du.
Azkenik, Ramiro Gonzalezek azpimarratu duen laugarren eta azken neurriaren ardatza eskualdeetan enplegua sustatzea da, kasu honetan Eusko Jaurlaritza eta Kuadrillekin lankidetzan. Hartzaileak enplegu-gabezia mailarik altuenak dituzten Arabako aldeak izango dira, adibidez Aiara eta Oion. “Horrela Arabak behar duen, arabarrentzat ezinbestekoa den eta Eusko Alderdi Jeltzaleari esker buruko den aldaketaren zati bat zehazten da”, bermatu du.
Halaber, kalitatezko enpleguaren eta lan egonkorraren sorkuntzan laguntzea Gorka Urtaranen, Vitoria-Gasteizko Alkatetzarako EAJren hautagaiaren, lehentasuna da. “Krisiaren kalte zuzena pertsonek eta beraien familiek pairatzen dute langabeziagatik edo, hala denean, inolako egonkortasunik gabeko eta baldintza benetan negargarriak dituzten enpleguak nagusitu direlako. Beraz, beharrezkoak dira laguntzarako neurri guztiak, bereziki, gizarte gasteiztarrean duen garrantziagatik, gure sektore industrialari ematen zaizkionak”, azpimarratu du Urtaranek.
Alkategaiak gogorarazi du une hauetan Gasteizen 22.000 pertsona direla lanik ez dutenak eta, horietatik, gehienek derrigorrezko oinarrizko hezkuntza baino ez dutela. Beste alde batetik, Urtaranek azpimarratu du epe ertain eta luzean lanposturik gehienetan bigarren graduko lanbide heziketa edo unibertsitateko ikasketak dituzten pertsonak beharko direla eta, ondorioz, urte gutxi barru Hiriak lan merkatuan era egonkorrean eta duinean sartzeko aukerarik izango ez duen pertsonen talde handia edukiko duela. “Beraz, une honetan derrigorrezkoa da presaz inbertitzea ikasketarik gabeko langabetuen prestakuntzan”, azaldu du Gorka Urtaranek.
Urtaranek planteatu dituen Gasteizko lan merkatuaren hurrengo urteetarako beste beharrizanetako bat, sektore guztietan baina batez ere industrian, profesional kualifikatu edo espezialista nahiko ez egotearena da. “Egibide bezalako zentroek jaso duten lekukoaren balioa azpimarratu nahi dugu, eta baita Hiriko Diocesanas eta Jesús Obrero Lanbide Heziketako Zentroek eta Eusko Jaurlaritzarenak diren zentroek egin duten ahaleginarena ere. Enpresek, prestakuntza zentroek eta erakundeek lankidetzan jarduteko formula hori aitzindaria izan da eta erreferente bihurtu da, eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu”, azpimarratu du Gasteizko alkate-gaiak.
Beharrizan bi horiek kontuan hartuta –alde batetik pertsonen prestakuntzarena edo birkualifikazioarena, enplegu duinak eta egonkorrak bilatzeko gauza izan daitezen eta, bestetik, enpresena, profesional espezializatuak izan ditzaten- Gorka Urtaranen konpromisoa Vitoria-Gasteizen PREST Programa sustatzea da. Programa horren oinarria maila ertain edo goi mailako ikasketarik gabeko langabeen prestakuntza berria eta birkualifikazioa da.
Programa honek bi helburu ditu: enplegurik gabeko pertsonen prestakuntza profesionalaren bidez enplegu-gabeziaren tasak murriztea eta lan merkatuan, bereziki industrian, behar diren profesional espezializatuak gaitzea. Euskadin, epe motzean, profesionalik ez egoteagatik industrian bete gabeko lanpostuak 20.000 izan daitezke.
PREST Programak bost ardatz ditu. Hasteko eta behin, planean interesa duten eragile guztiak biltzea. Horretarako Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak (Lanbide), Merkataritza Ganberak, SEA Arabako Enpresariak, langileen eskuordeek, Lanbide Heziketako Zentroek eta Unibertsitateak hitzarmen bat sinatuz. Bigarrenean, langabezian dauden langileen Prestakuntza Plan bat diseinatzea maisu industrial edo antzeko bihurtzeko (profesional espezializatuak); prestakuntza plan hau duala izango da eta proiektuan parte hartuko duten lanbide heziketako zentroetan eta enpresetan garatuko da.
Hirugarrenean, lanbide heziketako zentroetan programa amaitu ostean beharrezko titulazioak eta aintzatespenak ziurtatzeko sistema bat antolatzea. Laugarrenean, Urtaranek aurkeztu duen Planean ezarri da parte hartzen duten enpresek lanpostu berri horietarako behar den gaitasun profesionala eskuratuko duten pertsonak kontratatuko dituztela. Eta, bosgarrenean eta azkenean, programa honen garapenak tartean izango diren erakundeen laguntza ekonomikoa izango du.
“Prestakuntza oinarrizkoa da enplegua sortzeko eta enplegu hori duina eta kalitatezkoa izan dadin. Gasteiz urte askotan elkar elikatzeko eta helburu bikoitza lortzeko Administrazioaren, prestakuntza zentroen eta enpresa industrialen arteko lankidetzaren eredua izan da: erreferentea izatea profesionalen espezializazioan eta enpresei pertsonal gaitua zuzkitzea. Krisiak gogor jo zuen industriaren eta lanaren sarean, baina Hiriak ezin du jorratutako bide hori bertan behera utzi. Krisiaren ostean sortuko den eredu sozial eta ekonomiko berrian Vitoria-Gasteiz ondo kokatuta egotea nahi dut eta horretarako funtsezkoak izango dira prestakuntza eta lankidetza”, esan du Urtaranek, amaitzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27