Prentsa Aretoa
2015/05/14
LURRALDEAK BILTZAR NAGUSIETAN DUEN BETEKIZUNA BERRIZ PENTSATZEKO BEHARRIZANA PLANTEATU DU RAMIRO GONZALEZEK
Biltzar Nagusietan batzorde txostengile bat martxan jartzeko konpromisoa hartu du Gonzalezek, Araba osoa indartuko duen lurralde-oreka lortzeko
Argazkiak...
Gaur goizean, diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak, Ramiro Gonzalezek, datorren legegintzaldian foru ganberari Araban duen betekizunaren inguruan berriz hausnartzea ahalbidetuko dion eztabaida bat sustatzeko asmoa duela iragarri du, Arabako zazpi kuadrillak ordezkatzen dituzten Probintzia plazako estandarteen aurrean. Horretarako, batzorde txostengile bat sortzeko konpromisoa hartu du Ramiro Gonzalezek, lurraldeko instituzioak, ganbara osatzen duten talde politikoekin batera, instituzio honen etorkizunaren inguruan eztabaidatzeko eta adostasuna lortzeko, gure lurraldearen orekaren mesedetan.
Ekitaldi horretan, Ramiro Gonzalezek eta Arabako hainbat udalerritarako eta Biltzar Nagusietarako EAJ-PNVren hautagaiek datorren legegintzaldian Araba indartuko duen oreka lortzeko lanean arituko direlako konpromisoa batzen duen agiri bat sinatu dute.
“Gure lurraldean dualtasuna dago Gasteiz hiriburuaren eta lurraldearen gainontzeko zatiaren artean. Lehenengo horretan bizi dira biztanle gehienak, % 80 inguru, eta gainontzekoa Arabaren azaleraren % 80 bada ere, biztanleriaren % 20 bakarrik bizi da bertan. Gainera, azken horretan biztanle kopuruan atzera egiten ari gara. Beste hitz batzuetan esanda, Araban desoreka handia dago lurraldeari dagokionez”, azaldu du Ramiro Gonzalezek.
Lurraldearen gainerako zatiak Gasteizentzako dituen indarguneak ikusteko gaitasun bilakatu behar da kontrajartze hori, gure lurraldea ondo kontserbatuta eta konektatuta dagoelako. Arabako udalerrientzat ere oinarrizkoa izan behar da hiriburua, herriak mantentzeko eta garatzeko.
Urteetan zehar, foru instituzioek duten ahalmena erakutsi izan dute eta Araba eta bertako biztanleen bizi-kalitatea mantentzeko ezinbesteko tresnak dira. Hala ere, Arabako lurraldeko instituzioen sistema tradizionala (bere administrazio batzarrak eta udalerriak, Biltzar Nagusiak eta Foru Aldundia Arabako Lurralde Historiko osoaren gobernu modura) gaur egun bizi dugun egoerara egokitu behar dugu bikaintasuna lortzeko.
Dena den, hiriko espazioak dira nagusi mundu honetan, egungo errealitatearen eta kultura garaikidearen benetako motorrak dira, eta kasu askotan hutsune modura hartzen dira natur edo landa guneak, eta badirudi horien etorkizunak ez duela ia axola.
Puntu horretan, Arabako diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak ziurtasunez esan du hori konpondu beharra dagoela. "Gaur egun lurraldeak parte hartu behar du erabaki politikoetan, zuzenean eragiten diotelako. Horretarako, ezinbestekoa da foru instituzioak lurraldearengana eta bertako biztanleengana gehiago hurbiltzea. Lurraldeak bere garrantzia berezia izan behar du, bere naturaren eta ingurumenaren balioak gordetzeko. Garrantzia izan behar du jarduera ekonomikoak gauzatzeko lurzorua ematen duelako, elikagaiak ematen dizkigulako, eta oro har gure bizitzan eragile garrantzitsua delako, gure gizartea egituratzen eta eraldatzen duen eragile garrantzitsua izateaz gain. Lurraldea erabakien parte da eta gizartearen orekarako eragilea da", azpimarratu du Ramiro Gonzalezek, diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak.
Hori horrela izan dadin, EAJ-PNVtik “argi eta garbi planteatu nahi dugu lurraldeak Biltzar Nagusietan duen betekizuna zein den berriz pentsatzeko beharrizana. Lan horretan, datozen biltzar nagusietan batzorde txostengile bat martxan jartzeko konpromisoa hartu dugu, lurraldeko instituzioak (aldundia, kuadrillak, udalak eta administrazio batzarrak) eta ganbera osatuko dugun talde politikoak Arabako Biltzar Nagusien etorkizunaren inguruan eztabaidatu eta adostasuna lortu ahal izateko, berandu izan baino lehen", bukatu du Ramiro Gonzalezek.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27