Prentsa Aretoa
2015/05/16
Ramiro Gonzálezek “Araba Konektatua” proiektua aurkeztu du, aurrerabide teknologikorik garrantzitsuenak arabako lurralde osoan hedaraztea ahalbidetuko duen egitasmoa
EAJk Arabako ahaldun nagusi izateko duen hautagaiak ondoko konpromisoa hartu du: arabar guztiek sarerako sarbidea ahalik eta lasterren izateko plana abiarazi eta betetzea, horretarako behar diren inbertsioak bideratuz
-
Ramiro González presenta el proyecto “Araba conectada” que permitirá incorporar los avances tecnológicos más importantes al conjunto del territorio al 2015/05/16
Ramiro Gonzálezek, EAJk Arabako ahaldun nagusi izateko duen hautagaiak, Araban, lurraldeko udalerrietan eta erakundeetan aurrerabide teknologiko garrantzitsuak hedarazteko aukera emango duen plana abian jartzeko duen asmoa iragarri du goizeon. Proiektu hau, Gonzálezek berak “Araba konektatua” izendatu duena, EAJk legegintzaldiko lehenengo urtean zehar arabar guztiek Interneterako sarbidea edukitzeko plana taxutzeko konpromisoa da.
“Ez dugu esan datorren legegintzaldian lurraldearen erabateko digitalizazioa bermatuko dugu, zeren hori gehiegi esatea izango bailitzateke. Honako arau hau abiarazi eta betetzeko konpromisoa gure gain hartzeaz ari gara hitz egiten: ahalik eta azkarren, eta horretarako behar diren inbertsio guztiak bideratuz, arabar guztiek sarea eta sare horrekin loturik dauden abantaila guztiak atzitu ahal izan ditzaten”, azaldu du Ramiro Gonzálezek gaur Arkaian, bere hautagai-zerrendako zenbait kide lagun zituelarik.
Diputatu nagusi izateko hautagaiak berak azaldu duenez, “Araba konektatua” egitasmoak gure lurraldean enplegua sortzeko aukerak eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko balio behar du; era berean, gazteek informazio-bide eta ikasteko bide berriak berehala atzitzea bermatzeko ere balio behar du. Funtsean, Araba lurralde lehiakorragoa eta, horrela, bere ingurunearekiko konprometituagoa izateko balio behar du.
Halaber, plan hau abiarazteak Arabako Foru Aldundiaren beraren eta lurraldeko udalerrien arteko harremanak hobetzeko ere balioko du, eta bai foru administrazioaren eta hiritar eta enpresen arteko harremanak areagotzeko ere. “Araba konektatua deritzon egitasmoa gizarte gisa jadetsi behar dugun helburua da, eta proiektu horrekiko konpromisoa hartzen dugu alderdi legez eta etorkizuneko erakunde-arduradun legez. Ziur gaude behar-beharrezkoa dela Araban gauzatzeke daukagun arlo hau behingoz jorratzea. Izan ere, horren pentzura egongo da Arabaren ongizatea, garapen ekonomiko eta soziala eta, hainbestez, gure lurraldearen etorkizuna”, azpimarratu du EAJk Arabako Ahaldun Nagusi izateko duen hautagaiak.
Ildo horri jarraiki, Ramiro Gonzálezek gogorarazi duenez, Arabako lurraldea, bere biztanleriaren taxuera berezia dela eta, sarri askotan lurralde “deskonektatua” izaten da edo, behintzat, eskas konektatua. “EAJkook zenbait egunetan ari gara Araba lurralde orekatua izan behar dela erreibindikatzen, eta Araba ere lurralde konektatua izan dadin apustu irmoa egitera eroaten gaitu horrek”, adierazi du, amaitzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27