Prentsa Aretoa
2015/05/16
EAJ-k gasteiztarrei galdetu die zer nolako aldaketa nahi duten: Bilduren inposaketa eta ‘atez atekoa‘ ala Urtaranen egitasmoak dakartzan modernotasuna,tolerantzia eta ongizatea
Iñigo Urkullu lehendakariak Euzko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteiz eta Arabaren alde egiten duen apustua abalatzen duten inbertsioen eta egitasmoen zerrenda aurkeztu du, Mariano Rajoy-ren Gobernuaren utzikeriarekin egiten duen kontraste handia agerian utzirik: “Rajoy etorri, berton ordu bete egon eta badoa: hemen ez du ezer uzten”. Andoni Ortuzarrek iragarri duenez, Gasteizek eskatzen duen aldaketa politikoa ezin da EH Bilduren eskutik etorri, “hiritarrentzat zigorra” litzatekeelako “ Fidatuko zinatekete orain arte apurtzen baino jakin ez dutenetaz? ´Atez atekoa´ hona ekartzen utziko zeniekete?”.
Euriari aurre egin dioten 1.000 alderdikide eta alderdizaleren aurrean, EAJ-PNV-k Vitoria-Gasteizko hiritargoari egin dio hausnarketa egiteko deia. Agerikoa da herritargoaren gehiengoa aldaketa eskatzen ari dela Euskadiko hiriburuko Udalaren politikan. Horren aurrean, Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek Gasteizko herritarrei eskatu diete beraiek nahi duten aldaketa aukera dezatela: Bilduk defendatzen duen inposaketa, harrokeria eta `atez atekoa´; ala Gorka Urtaranen egitasmoak defendatzen duen modernotasuna, ongizatea eta tolerantzia. “Aldaketa ezin da herritarrak zigortzeko egin” iragarri die Ortuzarrek. “Fidatuko al zinatekete orain arte apurtzen baino jakin ez dutenetaz? Sorturen eta Batasunaren eskuetan utziko zenukete denon diruaren kudeaketa? Emango diezue zuen etxeko giltzak? Beren ardurapean utziko duzue zuen nagusiak zaintzea? ´Atez atekoa´ hona ekartzen utziko diezue? Gasteizek eta Arabak ez dute aldaketa hori merezi” esan du, EAJk aldarrikatzen duen “onerako aldaketa” eskaini baino lehen.
Iñigo Urkullu lehendakariak egintzen bidez azaldu du Eusko Jaurlaritzak Gasteiz eta Arabarekin daukan konpromisoa eta inplikazioa, PPren eta Espainiar Gobernuaren utzikeriaren aurrean. “Autobus geltokia, 14 milioi euro; Salburuako Gizarte Zentroa, 9 milioi, Zabalganako Gizarte Zentroa, 8 milioi; Europa Jauregia, 10 milioi; Alderdi Zaharreko lanak eta arrapalak, 2 milioi; Azpiegitura hidraulikoak Araban, 68 milioi; Kontsultetarako eraikina Unibertsitate Ospitalean, 25 milioi; Salburua eta Zabalganako osasun zentroa, 12 milioi; Mariturriko haur eskolak, Zabalgana Institutua eta Errekabarri Ikastetxea, 22 milioi; Vitoria-Gasteizko Tranbia, urtean 8 urte. Eta, PP-ren Espainiar Gobernuak zer egin du Gasteizen eta Araban? : Ezetza trenbideak lurperatzeari eta Abiadura Handiko Trena oso prozesu geldoan; ezetza Forondako 24 orduko zerbitzuari eta Arasur bertan behera utzita; Ezetza Arabar Errioxako inbertsioei eta Trebiñuren auzia isilarazita; Ezetza Arabako industria eta enpresa babesteari. Gasteiz eta Arabako PP-k ez du ezer egiten. Eta, ezertarako ez daudenez , Espainiako PP alderdiak erabaki du inbertsioak Burgosera eta Zaragozara eramatea. Alderdi Popularrak zero konpromisoa dauka Gasteizekin eta Arabarekin. Gaur Rajoy hemen izan da, ordu bete egon eta joan da. Azken aldian bezala: joan eta etorri. Plaka bat utzi zuen eta irten zenean kendu behar izan zuten. Rajoy etorri eta joan, eta ez du ezer ere uzten”, salatu du Urkulluk”.
Ortuzarrek gogoratu du Batasunaren oinordekoak, orain boto probetxugarria eskatzen ari direnak “Probetxugarriak bai izan direla orain arte gatazkarako eta borrokarako. Pankarta atzetik protestaka ibiltzeko. Eta, aldatzen ez diren bitartean, eta , argi izan, ez dira aldatu, horretarako baino ez dira probetxugarriak: gatazka, borroka eta iskanbila. Ezertarako gehiago. EH Bilduk aldarrikatzen du bera izan daitekeela Alderdi Popularra zigortzeko botoa. Eta, hori litzateke bat kentzea, antzekoa jartzeko. Eskuindarrekoen estremismotik ezkerrekoen estremismora igarotzeko. Marotoren inposaketa eta harrokeriaren aurrean Batasunaren inposaketa eta harrokeria ezarri ahal izateko. Gipuzkoan, Laudion eta Agurainen erakutsi duten harrokeria. Hitz egiteko ezintasuna. Zaborrak batzeko ‘atez atekoa’, hori baita Bildukoari gustatzen zaiona; eta, ahal badu, Gasteizen ere inposatzen saiatuko da. Enpresei jazartzeko eta eraso egiteko politika. Denon erakundeak `Asanblada bolibariano ´ bilakatzeko politika . Eta, aldaketa, horretarako nahi al dute? Eskuindarren agintekeria kendu nahi dute Sortu eta Batasunako erradikalen agintekeria ezartzeko?”. Ortuzarren hitzetan, EAJ-PNV-k Gasteiz eta Arabarako proposatzen du “aldaketa positiboa, hiritargoarentzat erakunde ireki,parte hartzaileak berreskuratzea, lurrari atxikiak. Elkarteei, ekintzaileei, merkatariei entzungo dien erakundeak. Jose Angel Cuerdak horren sendo landu zuen eredua berreskuratu nahi dugu. HIri abegikorra. Lan egiteko eta bizitzeko hiria. Aldaketa proposatzen dugu galdu dugun denbora berreskuratzeko. Krisiaren zartakoak eta PP-ren gobernuaren murrizketak sufritu dituzten pertsonek ilusioa berreskura dezaten. Gasteizek eta Arabak beren esparru positiboa berreskura dezaten eta ezeren edo inoren kontra bizi ez daitezen”.
Vitoria-Gasteizko alkategai Gorka Urtaranek esan du Udaleko lehen egunak Javier Marotok utzitako arazoak konpontzeko erabiliko dituela, besteak beste, hiriko autobusen finantzaketa, irailetik aurrera berriro ere funtzionatu dezatela, edo garbiketa zerbitzua, oraingo akatsak zuzen ditzala. “Eta, alkatea naizenean, ez dut atez atekoa Vitoria-Gasteizen inposatuko, Bilduk egin nahi duen moduan”. Udal gobernu egonkor eta indartsua lortzeko behar diren akordioei dagokienez esan duenez “Bilduren erradikaltasunaren eta PP-ren erradikaltasunaren artean dago EAJ-ren zorroztasuna eta sen ona, gu gara behar besteko akordioak lortzeko gai garen bakarrak, Vitoria-Gasteiz aurrera ateratzeko. Akordioak ekarriko dituen alkatea izango naiz”.
Ramiro Gonzalez, Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaiak, bere aldetik, Arabaren etorkizuna lideratzeko orduan EAJ-PNV-rengan konfiantza duen arabar gehiengoari dei egin nahi izan dio. “Argi dago herritarrek Araban aldaketa nahi duela, baina ez dute edonolako aldaketarik nahi. Denbora luzea galdu da, luzeegia. Hauxe da lan egiteko ordua, Arabaren alde ekiteko garaia. Bada garaia Arabak aurrera egin dezan, aberastasuna sortzeko, berriro ere aitzindari izateko, erreferente izateko. Herritarrek nahi dutena da Araban Euzko Alderdi Jeltzaleak gobernatzea. Hori da arabar gehienek espero dutena. Jakin badakizue pertsona serioak garela, ondo prestatuta gaude eta ideiak argi eta garbi ditugu. Zuen botoak behar ditugu, baina ez bakarrik irabazteko,baizik eta baita gehiengo zabala lortzeko ere, gehiengo handia. Hori eskatzera natorkizue, Araba gobernatzeko gehiengo zabala. Maiatzaren 25ean lanean has gaitezen, lehen ordutik , Araba aurrera ateratzeko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27