Prentsa Aretoa
2015/05/17
Ramiro Gonzálezek Rajoy-ri aurpegiratu dio Gasteizera “Espainiaren batasuna defendatzera besterik ez datorrela” eta EH Bilduri esan dio “Araban `atez atekoa´ ezartzeko plana ezkutatzen” ari dela
Iñigo Urkullu lehendakariak arabar hiritargoaren zerbitzura jarri du EAJ-PNV-ren eredua “batzen duen egitasmoa, ezer kentzen ez duena, adosten duena, gatazkarik eragiten ez duena”
Arabako ahaldun nagusirako hautagai jeltzale Ramiro Gonzalezek EH Bilduri egotzi dio atzo Vitoria- Gasteizen egin zuen hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusian “presoak aldarrikatu” zituela Araban `atez atekoa´ ezartzeko duen plana ezkutatzeko”. “Hori izan zen atzoko diskurtsoa, presoak aldarrikatzea. Eta, Araban `atez atekoa´ ezartzeko proposamena ezkutatzeko egin dute. Hitz erdirik ere ez zuten esan Arabako benetako arazoen inguruan, proposamenik, soluziorik ez”. Gonzálezek gaur parte hartu izan du talde jeltzaleak Biasteri-La Guardian Abacial Dorrean egin duen ekitaldian. Ekitaldi berean parte hartu dute Iñigo Urkullu lehendakariak, EBBren presidente Andoni Ortuzarrek eta Biasteriko alkatetzarako hautagai jeltzale María Jesús Amelibiak.
Ramiro Gonzálezek , aldi berean, Alderdi Popularrari aurpegiratu dio atzo Vitoria-Gasteizen egindakoa. “Badakizue Rajoy zertara etorri zen? Espainiako batasuna defendatzera, Espainiaren batasunerako Marotok eta De Andresek irabazi behar dutela esatera. Ez da Arabaz hitz egitera etorri, ez da Arabarentzat ezer ekartzera etorri. Arabak ez dio ardura. Arduratuko balio, besapean ekarriko zuen Forondan 24 orduko zerbitzua irekitzea, Garoña ixtea, Trebiñu Araban sartzea eta Abiadura Handiko Trena. Ez du halako ezer ekarri. Espainiako batasuna baino ez du ekarri” salatu du Gonzalezek. Popularrek eragin duten gelditasunaren aurrean, hautagai jeltzaleak eskatu du kudeaketa eredu propioa eta Arabar Errioxaren jatorri deitura lortzeko lanean aurrera egitea. Munduko edozein tokitan `Arabar Errioxako ardoa ´eskatu ahal izatea baino ez dugu nahi. Irudikatzen duzue London hirian `Arabar Errioxar ardoa´ eskatu ahal izatea?” galdetu du “halako gauza sinple batek Alderdi Popularrari horren txarto iruditzeagatik” harrituta agertu baino lehen.
Iñigo Urkullu lehendakariak Arabako hiritargoaren zerbitzura jarri du EAJ-PNV-k proposatzen duen eta Ramiro Gonzálezek gorpuzten duen egitasmoa. Urkulluk baieztatu du EAJ-PNV-k ere partekatzen duela Arabar Errioxaren ezaugarri den “esfortzua eta talde lan” kultura. “Euzko Alderdi Jeltzaleak ere akordio, itun eta bizikidetzaren kultura hori partekatzen du. Arabak batu egingo duen egitasmoa behar du, etorkizunera begiratuko duena. Arabak batzea behar du, eta ez kentzea. Adostea, eta gatazkatan ez sartzea. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusirako aurkeztuko da baina akordioak lortzeko. Ramirok esan eta egiten du. Arabak egintzak behar ditu” esan du Urkulluk. Lehendakariak, aldi berean, arabar hiritargoari eskatu dio EAJ-ren elkarbizitza eta lankidetza ereduaren eta Alderdi Popularraren eta EH Bilduren gatazka eta inposizioaren artean aukeratzea . “Ezagun duzue Euzko Alderdi Jeltzalearen eredua. 35 urtetan Herri hau eraiki dugu egunez egun lan eginez, atsedenik gabe, egintzen bidez. Ezagun duzue Bilduren eta PP-ren eredua zein den: konpromisorik eza, inposizioa eta etengabeko gatazka. Elkarren beharra dute. Euzko Alderdi Jeltzalea ezaguna da bere egintzengatik. Ezagunak gara Herria elkarrekin egiten dugulako, pertsona guztientzat. Arabaren alde egiten dugu. Arabak ardura digu. Araba defendatzen dugu. Araba gara. Euzko Alderdi Jeltzalean konfiantza izatea eskatzen dizuet. Adosteko eta denontzat gobernatzeko konfiantza. Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatzea eskatzen dizuet, gauza guztien gainetik Laguardia, Araba eta Euskadi osoko interesak defendatzeko. Elkarrekin lan eginez. Egintzen bidez” amaitu du .
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27