Prentsa Aretoa
2015/05/20
Ramiro Gonzalezek Aiara Arabako Errioxara hurbiltzeko “Ardoaren trena” egokitzea proposatu du
Gorka Urtaranek auzoetako merkataritza desertifikazioari aurre egingo dio merkataritza txikia laguntzeko jardunen bidez fronte ezberdinetatik
-
Propuestas de Ramiro González en materia de turismo 2015/05/20
EAJ-PNVko Arabako diputatu nagusirako hautagaiak, Ramiro Gonzalezek, eta Gasteizko alkatetzarakoak, Gorka Urtaranek, Gasteizko merkataritza eta Arabako turismoa biziberritzeko konpromisoa berretsi dute, arabar lurraldea aberastasun iturri bezala, eta beraz, errekuperazio ekonomikorako aktibo garrantzitsu bat bezala, finkatuko duten neurrien bidez. “Gure lurraldean Araba orokorrean eta Gasteiz bereziki ingurugiroari lotutako helmuga turistiko bihurtzeko landu beharreko gaitasunak ditugu. Eusko Alderdi Jeltzalearen apustua ere hainbat merkataritza eremuen desertifikazio larria gelditzearen aldekoa da. Gure helburua gainbehera hau neurrien bidez gelditzea da, eta segituan egitea”, adierazi dute.
Lurraldean turismoa sustatzeko jardun ildo hauetan, Ramiro Gonzalezek azpimarratu du Arabako hegoaldearen eta Arabako Errioxaren arteko tren turistiko bat jartzea. “Gure lurraldea ondo lotuta dago errepide eta trenen bidez. Abiadura handiak ekarriko dituen etorkizuneko aldaketen aurrean, Eusko Alderdi Jeltzaleak ohiko trenbidea erabiltzea proposatu du, lurraldeko hegoaldea Arabako Errioxarekin lotzen duena, hau da, Miranda Bilborekin lotzen duen gaur egungo bidea, eta modu erraz batean garraiobide berezi bihurtu. Aiara Arabako Errioxara hurbiltzeko trena proposatzen dugu, hau da, Arabako txakolinaren lurretatik Arabako Errioxako ardoaren lurretara”, azaldu du.
Era berean, lurraldea ingurugiroari eta publikoa erakarriko duen kultur aberastasunari lotutako puntu turistiko bezala finkatzeko beste proposamen nazionalista batek arabar eliz ondare aberatsa du helburu, gaur egun mantentze zailtasunak dituena horretarako behar den inbertsio garrantzitsua dela eta. “Eliz ondarearen erabileraren ematea kokaleku hobeekin hitzartzea proposatzen dugu, gure lurraldea bisitatu nahi duen ororen esku jartzeko gai diren proposamen turistikoak, ostatuak garatzeko", adierazi du eta segituan “enpresaritza proposamen bezala baloratu behar ditugun balore handiko ondare arkitektonikoa eta paraje ederrak existitzen direla” azpimarratu du.
Bozeramaile nazionalistak emandako hirugarren neurria Basque Culinary Center-ek gidatutako formazio programa zehatz bat aurrera eramaten zentratu da eta arabar herrietara zuzendutako lurraldeko eskola profesionalek parte hartuko dute. Apustu hori justifikatzerako orduan, Ramiro Gonzalezek adierazi du “garapen turistikoko proiektuak barne hartzeko lurraldea eta ondare arkitektonikoa existitzen bada, gure sukaldaritza gure produktuak sustatzeko bide bezala garatzera behartuta gaude eta gure gaitasun turistikoak zabaltzeko bide bezala".
Ramiro Gonzalezek proposamen hauek lurralde orekaren eremuan hurrengo legegintzaldian Eusko Alderdi Jeltzaleak hartu nahi dituen neurrien barruan sartu ditu. “Gure lurraldea aberatsa da natur baloreetan eta oso ondo mantendu da gure arbasoei esker. Eta errealitate interesgarri horrek aberastasun iturri gisa aprobetxatu behar diren aukerak eskaintzen dizkigu, inteligentzia eta errekurtsoekin garatzeko gai baldin bagara”, azpimarratu du.
Bere aldetik, EAJren Gasteizko alkategaia den Gorka Urtaranek “batez ere establezimenduen itxierak sortutako hiriko eremu batzuen desertifikazio larria gelditzeko hurrengo lau urteetan jorratuko dituen ildo nagusiak aurkeztu ditu. Oso arduratuta gaude Gasteizko merkataritza sektoreak azken urte hauetan jasan duen gainbeheragatik eta udaletik jaso duen laguntza urriagatik.
Nire konpromisoa zenbait bide baliatuta joera horrekin amaitzea da, hau da, merkataritzako eremu kaltetuenak suspertzen eta hiriak bertako kaleetako merkataritza bizitza berreskuratzen lagunduko duten ekintzen bidez.
Ez dugu modu unilateralean jardungo. Dendari eta ostalariekin harremanetan jarriko gara, Merkataritzako Arloko Kontseiluan entzute aktiboa eginez”, adierazi du Gorka Urtaranek.
Alkategaiak Gasteizko merkataritza suspertzeko proposamenak aurkeztu ditu. EAJ-PNVk horietako batzuk azken urteotan dagoeneko mahaigaineratu ditu eta ildo horretan kaleak, enparantzak eta espazio publikoak leheneratzeko jarduerak ere bideratuko dira. Zehazki, Urtaranek Bost enparantza proiektua amaitzeko konpromisoa hartu du, Posta kalearen bidez bost enparantzak lotuko dituen hiri- eta merkataritza-ardatz handi bat berraktibatuz (Andra Mari Zuria, Plaza Berria, Foru plaza, Santa Barbara plaza eta Jesus Maria Leizaola plaza).
Horrez gain, hautagai nazionalistak San Anton plazaren inguruan dauden merkataritzako lonjei aukera bat emateko jarduerak bideratuko ditu, adibidez, hutsik dauden lonjak berreskuratzeko programan eta betiko auzoetako (Adurtza-San Kristobal, Abetxuku, Ariznabarra, Zaramaga, Koronazio, Judimendi, Arana, Anglo, Alde Zaharra) merkataritza berraktibatzeko planean aurreikusitako jarduerak. “Auzo horietan jaio izan gara eta ia gasteiztar gehienak bertan hazi izan gara eta horien gaur egungo irudiak ez du zerikusirik duela ez horrenbeste denbora bizi izan genuenarekin: itxitako lokalak, abandonatutako eremu publikoak eta irisgarritasun arazoak dituztenak, garbiketa-premia handiagoak… Hiri bizia nahi dugu eta horretarako merkataritza txikia suspertu behar dugu, auzoko bizitza berreskuratu behar dugu”, gailendu du Gorka Urtaranek.
Halaber, Urtaranek Gasteizko merkataritzak pairatzen dituen arazoekin amaitzeko beste bide bat aipatu du, alegia, araudia sinplifikatzea eta merkataritzako premietara pixkanaka egokitzea eta izapideak bizkortzea eta burokrazia Internet bidez urritzea. “Udala ezin da traba bat izan merkataritzako proiektu bat sortzeko ibilbidean. Bidelagun izan behar da”, defendatu du alkategaiak. Ildo horretan, Urtaranek baztertuta geratu diren auzoetako (Salburua, Zabalgana eta Lakua) merkataritza eta ostalaritza txikirako laguntzen deialdia zabalduko du, belaunaldi arteko erreleboari babesa emango dio, merkataritza enblematikoa babestuko du zerga-arintzeen bidez eta sareko lana eta sektore arteko (merkataritza, turismoa, diseinua eta auzoetako proiektuak) lankidetza sustatuko ditu.
Gasteizko merkataritzari laguntza emateko Urtaranek abian jarriko dituen ekimenak hauek dira: marketing-eko bide berrietan formakuntza teknikorako planak martxan jartzea, merkataritza bakoitzeko diagnosi indibiduala egiteko, edo bertako produktuak sustatzeko plan bat prestatzea, banaketa kanalen, auzoetako merkatuen, etiketatzearen eta online salmenten bidez.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27