Prentsa Aretoa
2015/06/15
Gaur goizean EAJ-PNVren taldeak sinestamenduak aurkeztu ditu Biltzar Nagusietan, Arabako foru ganbera eratzeko bilkurarako
Diputatu nagusia izateko hautagai jeltzaleak, Ramiro Gonzalezek, argi utzi du izapideak azkartzeko asmoa duela, foru gobernu berria ahalik eta arinen eratu eta funtzionatzen hasteko
Gasteiz, 2015eko ekainaren 15a EAJ-PNVren biltzarkide taldeak sinestamenduak aurkeztu ditu gaur goizean, 2015-2019 legegintzaldirako Arabako Biltzar Nagusiak eratzeko eman beharreko pausoa izanik. Horrela, hamahiru biltzarkide jeltzaleek sinestamenduak aurkeztu dituzte eta ganbera eratzeko bilkuran parte hartu ahalko dute. Datorren ekainaren 18an egingo da (osteguna), pasa den astean adostu zen bezala.
Biltzar Nagusiek orduantxe eratuko dute mahai berria, eta nortzuek osatuko duten zehaztuko dute, hots, presidentetza, bi presidenteordetza eta bi idazkaritza eratuko dituzte. Bilkura horretan bertan bateraezintasunei buruzko bilkura egiteko data ere zehaztuko da, diputatu nagusia inbestitu aurretik eman beharreko pausoa baita. Zentzu horretan, diputatu nagusia izateko hautagai jeltzaleak, Ramiro Gonzalezek, argi utzi nahi izan du inbestiduraren bilkura ahalik eta azkarren egitea nahi duela. “Hurrengo foru gobernua ahalik eta azkarren abian jartzea behar du Arabak, berehala arabarren alde lan egiten hasi ahal izateko. Inbestidurarako aurreikusitako gehieneko epeetara ez heltzea da nire asmoa eta beraz, hurrengo gobernua luzamendu gehiagorik gabe izendatu ahal izatea", adierazi du Ramiro Gonzalezek.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27