Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/18

Pedro Elosegik “akordioan, gardentasunean eta hurbiltasunean” oinarrituta zuzenduko ditu Arabako Biltzar Nagusiak

Arabako ganbera legegilea gaur goizean eratu da Foru Jauregiko bilkura aretoan

rss Ezagutzera eman
Pedro Elosegik “akordioan, gardentasunean eta hurbiltasunean” oinarrituta zuzenduko ditu Arabako Biltzar Nagusiak

ARGAZKIA JAITSI

Arabako Biltzar Nagusiak gaur goizean eratu dira Foru Jauregiko bilkura aretoan; ekitaldian Pedro Elosegi biltzarkide abertzalea aukeratu dute Arabako lurralde historikoko parlamentuko presidente, EAJ-PNV eta PSE taldeen botoekin.

Ekitaldi berean, foru ganberako mahaia ere eratu da; Pedro Elosegi presidenteaz gain (EAJ-PNV), Elena López de Lacalle (Bildu) eta Marta Alaña (PP) izango dira lehenengo eta bigarren presidenteordeak; horrez gain, Jose Javier Bizarrok (Podemos) eta Julia Liberalek (PSE) hartuko dituzte lehenengo eta bigarren idazkaritzak, hurrenez hurren. Hala, ganberan ordezkaritza handienak dauzkaten bost taldeak izango dira Arabako Biltzar Nagusien mahaian.

Bilkura hasteko jarduneko mahaiak 51 biltzarkideak akreditatu ditu. Ondoren, Adineko Mahaia eratu da, hain zuzen ere Juan José Velorio (Podemos) biltzarkide nagusienak eta Joana Eguiluz (EAJ-PNV) biltzarkide gazteenak eratu dute; Biltzar Nagusien presidentzia, bi presidentziaordeak eta idazkaritzak aukeratzeko bozketak zuzendu dituzte biek.

Pedro Elosegi abertzalea aukeratu dute Arabako Biltzar Nagusietako presidente, EAJ-PNV eta PSE alderdien babesarekin. Arabako Biltzar Nagusietako presidente gisa eskaini dituen lehendabiziko adierazpenetan, jaso duen konfiantza eskertu du Pedro Elosegik, eta hunkituta agertu da, bera aukeratu dutelako. Horrez gain, Biltzar Nagusien betebeharra nabarmendu du, akordioetarako eta elkarrizketarako eremu gisa.  Halaber, erakundearen balioa goraipatu du. Arabako erakunde legegileko presidente gisa esandako lehenengo hitzetan azaldu duenez, bere agintaldiaren ezaugarri nagusiak “akordioak, gardentasuna eta hurbiltasuna” izango dira.

Datozen lau urteetan etorriko diren erronkak aipatu ditu, tartean “Arabako eskualde guztien arteko lurralde oreka, arabar guztien eskubide politiko, sozial eta zibilen berdintasuna eta krisitik ateratzea”; ondoren, 2015-19 legegintzaldia hasitzat jo du Pedro Elosegik. “Herritarrek gugan jarri duten konfiantza herritarrei beraiei itzuli behar diegu, akordio politikoen bitartez eta lurralde garapenaren bidez. Badakite presidentzia honetatik horretan saiatzeko ahal den guztia egingo dugula” azaldu du.

Eskainitako mintzaldia bukatzeko, Pedro Elosegik Arabako Biltzar Nagusietako lehenengo presidente Patxi Ormazabalen hitzak gogoratu ditu. “Jakin ezazue denok alderdiaren ideologiaren gainetik, gure pentsamoldearen gainetik, gure herriari eman beharreko zerbitzua dagoela, Arabako gure lurrei eman beharreko zerbitzua”.

  Berri ikusiagoak...