Prentsa Aretoa

2015/06/25

EAJ-PNV Biltzarkide Taldeak Ramiro Gonzalez aurkeztu du Arabako diputatu nagusia izateko hautagai modura

Bihar, ekainaren 26an (ostirala), bukatuko da hautagaiak aurkezteko epea, goizeko 9retan

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Biltzarkide Taldeak Ramiro Gonzalez aurkeztu du Arabako diputatu nagusia izateko hautagai modura

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean EAJ-PNV Biltzarkide Taldeak Ramiro Gonzalez aurkeztu du Arabako diputatu nagusia izateko hautagai modura. Horrela, Euzko Alderdi Jeltzaleak beharrezkoa den formalismoa bete du, datorren asteartean, ekainaren 30ean, Biltzar Nagusietako Osoko Bilkurak Arabako hurrengo diputatu nagusia izendatu ahal izateko hautagaitza izan dezan.

Arabako Biltzar Nagusietako araudiak eskatzen duen legez, Biltzarkide Taldeek gutxienez Inbestidurarako Osoko Bilkura egin baino 72 ordu lehenago aurkeztu beharko dute hautagaitza. Epe hori biharko goizeko 9retan bukatzen da.

  Berri ikusiagoak...