Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2015/06/30

Arabako diputatu nagusi aukeratu dute Ramiro González

Arabako Biltzar Nagusiak egun osoa egon dira Inbestidurarako Osoko Bilkuran. Bertan Arabako diputatu nagusi izendatu dute Ramiro González, EAJ-PNVren hautagaia

rss Ezagutzera eman
Arabako diputatu nagusi aukeratu dute Ramiro González

ARGAZKIA JAITSI

Bere hautagaitzaren aurkezpenean, Ramiro Gonzalezek argi utzi du kargua hartzen duen momentutik Arabako ganbera osatzen duten talde guztiekin hitz egiteko eta adostasuna lortzeko prest egongo dela. Horrela, hitz egitera eta akordioak lortzera deitu ditu bertan zeuden indar politiko guztiak, orain abian jarri den foru gobernuak akordioak behar dituela dakielako. Zentzu horretan, elkarlanean aritzeko prest dagoela erakutsi du. “Lan egin beharko dugu gogokidetasuna ehotzeko eta akordioak lortzeko. Legegintzaldi hau oso garrantzitsua izango da Arabarentzat eta beraz, gu ere maila berean egon behar gara, bai gobernua eta bai oposizioa, Arabaren eta arabarren onerako". 

Jarraian Ramiro Gonzalezek balioa gehitu dio EAJ-PNVren eta PSEren artean lortutako gobernagarritasun akordioari: “Euskal Autonomi Erkidegoko erakunde nagusien egonkortasuna bermatu nahi duen akordioa da. Hemen, Araban, 18 prokuradoreren babesa izango duen gobernatzeko programa komun batean islatzen da akordio hori". Ramiro Gonzalezek gogorarazi nahi izan du Alderdi Popularrak pasa den legegintzaldian gobernatzeko erabili zuen programak 16 prokuradoreren babes konprometitua bakarrik izan zuela. Hori dela-eta, “ganbera honetako indar politikoek Arabaren interesak beste guztiaren gainetik jartzeko ardura hartuko dutela" sinesten duela adierazi du, "legegintzaldi honek dakartzan erronkei aurre egiteko beharrezkoa izango delako".

Ramiro Gonzalezen hitzaldiak iraundako 60 minutuetan, haren gobernuak datozen lau urteotan landuko dituen lehentasunei egin die erreferentzia. Ondorengoak lirateke lehentasun horiek: Arabako ekonomia berreskuratzea, zerbitzu publikoen eta gizarte zerbitzuen kalitatea berrezartzea eta lurraldearen oreka lortzen saiatzea. Hiru erronka handi horiekin batera, diputatu nagusi berriak ezinbestekoak diren beste hiru egiteko ere daudela azaldu du: herritarrek Arabako politikan parte hartzea eta erakundeen gardentasuna hobetzea; erakundeen arteko lankidetza; eta azkenik, iruzurraren aurkako borroka. 

Amaitzeko, sei ordu baino gehiagoz eztabaidatu ondoren eta bigarren bozketan EAJ-PNVren eta PSEren babesa lortu ondoren, Biltzar Nagusien Osoko Bilkurak Arabako diputatu nagusi izendatu du Ramiro González. Kargu berriaren juramentua egin ondoren bukatu da jardunaldia.

Next Euskadi