Prentsa Aretoa

2015/07/07

EAJ-PNVren bozeramaile izendatu dute Izaskun Moyua Arabako Biltzar Nagusietarako

“Araba azken urteotako lozorrotik ateratzeko eta Alderdi Popularraren kudeaketak eragindako paralisiari aurre egiteko prest dago EAJ-PNV. Arabaren buruan egoteko gobernua daukagu orain”. Izaskun Moyua, EAJ-PNV biltzarkide taldeko bozeramailea

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren bozeramaile izendatu dute Izaskun Moyua Arabako Biltzar Nagusietarako

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren bozeramaile izendatu dute Izaskun Moyua Arabako Biltzar Nagusietarako. Psikologian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Informazio Zientzietan lizentziatua UPV-EHUn. Horrez gain, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia eta zuzendaria izan da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko elbarritasun ataleko arreta goiztiarreko teknikaria eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailaren aholkularia izateaz gain. Gaur egun GOFEren esku-hartze sozialaren atalean ari da.

Pertsona guztien ongizatearen aldeko konpromisoa hartu zuen eta bereziki emakumeen eskubideen aldekoa eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egitearen aldekoa, eta horrek bere bizitza eta garapen profesionala markatu ditu. Politika aldaketarako tresna dela uste du eta entzutea eta indarrak batzea ezinbesteko konbinaketa direla ikasi du. 

Lurraldearen egoera lan eginez, seriotasunez, ilusioz eta adostasunez hobetzeko asmoa 

Arabaren interesak defendatzea lehentasun modura hartuta, EAJ-PNV biltzarkide taldeak eta izendatu berri duten bozeramaileak, Izaskun Moyuak, Ramiro Gonzalezen foru gobernu berria babesteko konpromisoa hartu dute, arabarren egoera lan eginez, seriotasunez, ilusioz eta adostasunez hobetzeko. “Alderdi Popularraren politiken, iniziatiba faltaren eta foru gobernuak egindako proposamenen biktima izan da Araba, horien kezka nagusia Rajoyren politikak defendatzea izan delarik", gogorarazi du EAJ-PNVko bozeramaileak.

Errealitate horren aurrean, berehala lanean hasi eta neurriak ezartzearen aldekoa da EAJ-PNV, lurraldearen arazo nagusiari erabakigarritasunez helduz: krisi ekonomikoa. “Arabak ez du merezi gelditasun minutu bakar bat gehiago ere. Araba azken urteotako lozorrotik ateratzeko eta Alderdi Popularraren kudeaketak eragindako paralisiari aurre egiteko prest daude EAJ-PNV eta foru gobernua, Ramiro Gonzalez buru duela. Arabaren buruan egoteko gobernua daukagu orain”.

  Berri ikusiagoak...