Prentsa Aretoa
2015/09/11
EAJ-PNV izango da buru Lehendakaritza, Berdintasun eta Giza Eskubideetarako Batzordean eta Euskara, Kultura eta Kirol Batzordean
Arabako Biltzar Nagusiek guztira 10 batzorde eratu dituzte eta foru ganberak horiekin ekingo die urte politiko berriari eta bere X. legegintzaldiari
Gaur goizean, Arabako Biltzar Nagusietako talde politikoek guztira 10 batzorde eratu dituzte, Arautegi eta Barne Gobernurako Batzordearekin batera Arabako erakunde legegilearen jarduerari hasiera ematea ahalbidetuko dutenak legegintzaldi berri honetan, joan zen maiatzaren 24an egindako foru hauteskundeen ostean.
Beste legegintzaldi batez –eta jada hamargarrena da– EAJ-PNV izango da buru batzordeetariko batzuetan. Oraingoan, Ainhoa Campo biltzarkide jeltzale eta Aiarako alkate ohia izango da buru Lehendakaritza, Berdintasun eta Giza Eskubideetarako Batzordean, non Arabako diputatu nagusia agertu behar baita. Euskara, Kultura eta Kirol Batzordeko lehendakaria, berriz, Joana Egiluz izango da, biltzarkiderik gazteena bera, Biltzar Nagusietako EAJ-PNV taldeko kidea.
Batzordeen eraketari eta osaerari dagokienez, azkenik, EAJ-PNVk batzordeetan izango dituen bozeramaileak ere izendatu ditu. Hauek izango dira EAJ-PNVren bozeramaileak, batzordeen araberako hurrenkeran:
- Lehendakaritza, Berdintasun eta Giza Eskubideetarako Batzordea: Izaskun Moyua
- Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekarako Batzordea: Jokin Villanueva
- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordea: Joana Egiluz
- Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenerako eta Foru Administraziorako Batzordea: Joseba Ciarsolo
- Bide Azpiegituretarako eta Mugikortasunerako Batzordea: Juanjo Unzaga
- Nekazaritza Batzordea: Angel Marcos Perez de Arrilucea
- Euskara, Kultura eta Kirol Batzordea: Onintze Gerra
- Ingurumen Batzordea: izendatu gabe
- Gizarte Ongizate Batzordea: Irune Muguruza
- Bateraezintasun Batzordea: Izaskun Moyua
- Arautegi eta Barne Gobernurako Batzordea: Izaskun Moyua
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27