Prentsa Aretoa
2015/10/07
Arabako Biltzar Nagusien Adierazpen Instituzionala indarkeria sexistaren aurka
Gaur goizean, Arabako Biltzar Nagusiek indarkeria sexistaren aurkako Adierazpen Instituzionala onartu dute. Gaurko Bilkura amaitzean, biltzarkide guztiak Arabako Forua Aldundiaren eskaileratan bilduko dira, azken egunotan izan diren emakumeen erailketen aurrean, euren gaitzespena azaltzeko
Arabako Biltzar Nagusiek haien gaitzespen irmoena adierazten dute azken egunotan izan diren emakumeen erailketen aurrean, eta babesa eta dolua adierazten diete beren senide eta hurbilekoei.
Arabako Biltzar Nagusiek aitortu egiten dute indarkeria sexista dela gizon eta emakumeen artean dauden ezberdintasunen adierazlerik larriena, eta ezberdintasun horiek emakumeekiko botere- eta menderatze-harremanetatik datozela. Halaber, adierazten dute emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko konpromiso pertsonal eta kolektiboak hartzea dela gizarteak emakumeen kontrako indarkeria deuseztatzeko duen modu bakarra.
Arabako Biltzar Nagusiek berdintasuneko politikak bultzatzeko duten konpromisoa adierazten dute, eta bereziki emakumeak ahalduntzeko eta emakumeen sareak eta kolektiboak sortzeko.
Arabako Biltzar Nagusiek Arabako gizonei dei egiten diete gaitzespen-jarrera aktiboa izan dezaten emakumeenganako indarkeria mota guztien aurrean, eta “zero tolerantziako” jokabideak azal ditzaten emakumeen eskubideen kontrako eraso eta urraketen aurrean.
Arabako Biltzar Nagusiek herritar guztiei dei egiten diete indarkeria sexistaren aurrean gaitzespena adierazteko eta xede horrekin mugimendu feministek zein erakundeek antolatzen dituzten ekitaldi guztietan parte hartzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27