Prentsa Aretoa

2015/10/07

Joseba Fernandez Calleja aukeratu dute Guardia-Arabako Errioxako Koadrilako presidente

Gaur arratsaldean, Arabako Errioxa osatzen duten 15 udalerrietako 29 batzarkideek Koadrilako Batzordea eratu dute

rss Ezagutzera eman
Joseba Fernandez Calleja aukeratu dute Guardia-Arabako Errioxako Koadrilako presidente

ARGAZKIA JAITSI

Gaur arratsaldean, Mañueta, Kripan, Zieko, Bilar, Bastida, Guardia,  Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Nabaridas, Moreta, Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora udalerrietako 29 batzarkideek osatzen duten Guardia-Arabako Errioxako Koadrila eratu da.

Pedro Elosegi, Arabako Biltzar Nagusietako Presidentea izan da lehen bilera honen buru, eta bertan eskualde honetako ordezkariek Joseba Fernandez Calleja aukeratu dute Guardia-Arabako Errioxako Koadrilako Presidente. Honela, Kripango Udaleko alkateak eta EAJ-PNVko ordezkariak Jokin Villanueba jeltzalearen errelebua hartuko du legealdi berri honetan.

Angel Cornes, Zieko-Bai taldeko zinegotzia Ziekoko Udalan, Koadrilako Presidente ordea izango da. 

  Berri ikusiagoak...