Prentsa Aretoa
2015/11/21
Mikel Legardak EAJ-PNVk Arabaren interesen alde egiten duen lanarekin segitu nahi du erakundeen artean koordinatutako ekintzaren bidez
Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; Gorka Urtaran, Gasteiz-Vitoriako alkatea eta Pedro Elosegi, Arabako Batzar Nagusietako Presidentea ondoan izan dituela, Diputatuen Kongresurako hautagaiak esan du EAJ-PNV dela "Madrilera Arabaren eta Euskadiren ahotsa eramateko bermea"
-
Mikel Legarda. Erakundeen arteko lankidetza Arabako interesen alde 2015/11/21
-
Almudena Otaola. Erakundeen arteko lankidetza Arabako interesen alde 2015/11/21
Mikel Legardak, EAJ-PNVk Arabatik Diputatuen Kongresurako aurkeztuko duen zerrendaburuak gaur goizean azpimarratu du EAJ-PNVk Madrilen eta erakundeen arteko lankidetza koordinatuaren bidez Arabaren eta Euskadiren interesen alde egiteko daukan konpromisoa . Gasteizen egin den ekitaldian eta Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea eta Pedro Elosegi, Batzar Nagusietako presidentea ondoan izan dituelarik, Arabako hautagai jeltzaleak azpimarratu du arabar erakundeekin egingo duen lana, Madrilen Araba eta Euskadiren ahotsa entzun dadin.
Legarda kezkatuta agertu da aurreko legealdiak utzi dituen ondorioak ikusita. "Murrizketa, atzeraldi eta zentralizazio urteak izan dira azken lauak. Gelditasunaren legealdia. Horrez gain, Estatuak Arabarekin hartu zituen konpromisoak urratu zituen. Madrilera joango gara Garoñako zentral nuklearra ixtea exijitzera, Jundiz eta Arasurren potentzial logistikoa defendatzera, Forondako aireportuarekin batera, merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko aukera izan daitezen. Madrilera joango gara AHTren lanak amaitzea exijitzera eta gure industriaren lehiakortasuna zamatzen duen koste energetikoa merkatzea eskatzera. Trebiñuar emakume eta gizonekin egongo gara Arabari buruz beren iritzia eta nahia adierazteko duten eskubidea onartua izan dadin. Arabar guztien pentsioak defendatuko ditugu, kalitatezko enplegua defendatuko dugu, hezkuntza alorrean ditugun eskuduntzak, azken finean gizarte askea defendatuko dugu Mozal legea eta betirako espetxe zigorra bezalako salbuespen legerik gabea" –esan du Legardak.
“A20koak hauteskunderik garrantzitsuenak izango dira duela 40 urte eman zen trantsiziotik hona. Etorkizuna ez dago idatzita, gure eskuetan dago . Erronka handiak ditugu,besteak beste gure garapen ekonomikoa eta gure ongizatea finkatzea, gure Estatutua betetzea eta gure autogobernua errespetatzea, bakea eta elkarbizitza normalizatua finkatzearekin batera"- azpimarratu du Legardak, Madrilen euskal talde indartsua izateak daukan garrantzia azpimarratuz.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27