Prentsa Aretoa
2015/12/03
Adierazpen Instituzionala, abenduaren 3an Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da-eta
Arabako Batzar Nagusiek, abenduaren 3an ospatuko den Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela-eta, bat egin nahi dute desgaitasuna duten pertsonen duintasunaren, eskubideen eta ongizatearen aldeko sentsibilizazio sozial eta babeserako kanpaina horrekin.
2015. urtean, egunaren goiburua izango da Inklusio kontuak: pertsonen sarbidea eta ahalduntzea maila guztietan.
Desgaitasuna duten pertsonen nazioarteko eguna dela-eta, Arabako Batzar Nagusiek berretsi egiten dute desgaitasuna duten pertsonen eskubideen aldeko konpromisoa, beren gizarte-integrazio osoa, aukera-berdintasuna eta duintasun pertsonala lortzearren.
Azkenik, Arabako Batzar Nagusiek aitortu nahi dute desgaitasunaren sektorea eta beren familiak ordezkatzen dituzten elkarteek gure lurraldean betetzen duten zeregina; izan ere, oinarrizko tresna bat izan da eta bada oztopoak gainditzeko eta pertsona horien parte-hartzea eta integrazioa gizartearen esparru guztietan sustatzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27