Prentsa Aretoa
2015/12/03
EAJ-PNV, PP, EH BILDU, PODEMOS, PSE-EE eta MISTO-IRABAZI Batzarkide Taldeen Euskararen Nazioarteko Egunean euskaldu berriari aitortza
Hazkunde prozesua izan da Arabako Herrialdean euskara biziberritzearena, eta bi izan dira prozesu eredugarri horren zutabe nagusiak: hezkuntza eta helduen euskalduntzea. Azken hamarkada hauetan, milaka eta milaka izan dira heldutan euskara ikastea erabaki duten herritarrak eta milaka, baita ere, euskararen aldeko hautua eginez, euskararik jakin edo jakin ez, euren seme-alabentzat euskarazko irakaskuntzaren aukera egin dutenak.
Datorren abenduaren 3an ospatuko den 2015eko Euskararen Egunean euskarara hurbiltzeko hautua egin duten pertsonei aitormena egin nahi zaie, euskararen biziberritze prozesua etengabe elikatzen baitute pertsona horiek, eta haien guztien gogo, kemen eta ahalegina omendu nahi dira.
Horregatik guztiagatik:
EAJ-PNV, PP, EH BILDU, PODEMOS, PSE-EE eta MISTO-IRABAZI Batzarkide Taldeek heldutan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztiei jendaurreko aitortza egiten diete eta Arabako Udal guztiak animatzen dituzte udalerriko kale, plaza, lorategi, iturri, areto edo guneren bati laster batean EUSKALDUN BERRIA izena jartzera.
EAJ-PNV, PP, EH BILDU, PODEMOS, PSE-EE eta MISTO-IRABAZI Batzarkide Taldeek hainbeste pertsonek urteetan egindako ahaleginari esker ona eta jarraipena egiteko, aurrerantzean euskararen ezagutzaren unibertsaltasuna bermatu behar dela eta horretarako doakotasunaren bidean aurrerapausoak ematea ezinbestekoa dela aitortzen dute.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27