Prentsa Aretoa

2016/05/29

Lurralde Jareentako Osoko Bilkura Agurainen

Agurain izan da Arabako Batzar Nagusiek Lurrade Jareetako Osoko Bilkura ospatzeko aukeratutako udalerria. Hau da Arabako ganberak lurraldean antolatzen duen bilkura bakarra, beti maitzako hilaren azken igandean.

rss Ezagutzera eman
Lurralde Jareentako Osoko Bilkura Agurainen

ARGAZKIA JAITSI

Protokoloak agintzen duen legez, Iñaki Berazak, Aguraingo Alkateak eta Ana Gorospek, Lautadako Koadrilako Presidenteak harrera egin zieten Arabako Batzar Nagusietako Presidenteari, Pedro Elosegi, eta baita Arabako Diputatu Nagusiari, Ramiro Gonzalez.

Agurren ostean, autoritateen omenezko aurreskua dantzatu zen, eta une horretan, Arabako Batzar Nagusietako Presidenteak, txapela eskuan hartuta, dantza eskaini zion Arabako Diputatu Nagusiari.

Agurain eta Alegria-Dulantziko saneamendua eztabaida-gai

Aurten, Arabako legebiltzarra Lautadara hurbildu zen Agurain eta Alegria-Dulantziko saneamenduaren inguruko ekimen bat eztabaidatzeko.

Talde guztien hitzaldien ostean, hauen artean gure bozeramailea den Izaskun Moyuarena ere, egoera tamalgarriari konponbide bat bilatzeko aldarrikatzen zuen testua aho-batez onartu zen.

Goiza, Herri Kiroleko erakusketa batekin eta Arabako Batzar Nagusiek antolatutako otamenarekin bukatu zen.

  Berri ikusiagoak...