Prentsa Aretoa
2016/09/17
Omenaldi eta oroimen ekitaldia, Teodoro Olarte eta Araban diktadura frankistak errepresaliatu zituen guztientzat
Gaur, 2016ko irailaren 17an, laurogei urte betetzen dira Teodoro Olarte atxilotu eta erail zutenetik. Olarte Arabako Probintzia BatzordeKudeatzaileko lehendakari izan zen, gaur egungo Arabako Foru Aldundiaren aurretiko instituzioa, hain zuzen. Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek omenaldi eta oroimen ekitaldia antolatu dute Teodoro Olarte eta Araban diktadura frankistak errepresaliatu zituen guztientzat.
Argazkiak...
Batzordea Fronte Popularrak izendatu zuen, eta 1936ko martxotik uztailera bitartean hamabost kide izan zituen.
Haietatik bederatzi hil zituzten: Teodoro Olarte, Daniel Díaz de Arcaya, Antonio Díaz Moreno, Modesto Manuel Azcona, Serviliano Etcheverry, Primitivo Herrero, Casto Guzmán, Guillermo López Ozaeta eta José Placer.
Eduardo Lafuente Bizkaiko gerra-frontean hil zen, eta bost baino ez ziren bizirik atera frankisten izutik, kartzela, erbestea eta Ardura Politikoen Auzitegiaren isunak pairatu ondoren: Julio García, Juan Cruz Ruiz de Azua, José María Belausteguigoitia, José Castresana eta José Larreina.
Izan dadila ekitaldi hau omenaldi eta oroimen, haientzat eta Araban diktadura frankistak errepresaliatu zituen guztientzat.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27