Prentsa Aretoa

2016/10/19

Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak kereila kriminala aurkeztu dute epaitegian 1976ko martxoaren 3ko gertakariak direla eta

Eskatzen dute gertakariak argitzea eta gizateriaren aurkako krimenetatik eratorritako erantzukizun penalak eta bestelakoak exijitzen dituzte.

rss Ezagutzera eman
Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak kereila kriminala aurkeztu dute epaitegian 1976ko martxoaren 3ko gertakariak direla eta

ARGAZKIA JAITSI

Arabako Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak kereila kriminala aurkeztu dute gaur Gasteizko Justizia Jauregian, instrukzio-epaitegiaren aurreran, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertakariak direla eta.

Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak kereila bateratua aurkeztu dute, eta Udalak berriz bere izenean egin du. Hala, hiru instituzioek euren osoko bilkuretan eta diputatuen kontseiluan onetsitako erabakiak bete dituzte.

Vitoria-Gasteizko Udalak testu bat onetsi zuen 2016ko martxoaren 18ko ohiko bilkuran, zeinean honako hau esaten baitzen: “Espainiako epaitegietan ekintza judizialei hasiera ematea, gertakariak argitu ahal izateko eta dagozkien erantzukizun penalak eta bestelakoak eskatzeko, frankismoaren diktadurak gizateriaren aurka egindako krimenei buruz, 1976ko martxoaren 3ko sarraskia barne”.

Arabako Batzar Nagusiek, berriz, testu berbera onetsi zuten 2016ko apirilaren 27ko osoko bilkuran (34/2016 mozioa). Arabako Foru Aldundiak, azkenik, eskaera bera berretsi zuen ekainaren 7ko Diputatuen Kontseiluak (346/2016 erabakia).

  Berri ikusiagoak...