Prentsa Aretoa

2017/03/20

Azazetako 16 hildakoei omenaldia, sarraski frankista horren 80. urteurrena dela eta

Arabako Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta toki erakundeek ekitaldi bat egingo dute, datorren apirilaren 1ean, Azazetan, “Azazetako 16 hildakoak” oroitu eta omentzeko, sarraski frankista horren 80. urteurrena dela eta.

rss Ezagutzera eman
Azazetako 16 hildakoei omenaldia, sarraski frankista horren 80. urteurrena dela eta

ARGAZKIA JAITSI

  • 20170320 Entrevista asesinatos Azazeta
    2017/03/21

    ARTXIBOA JAITSI

Ekitaldi horren bidez, 16 pertsona horiek gogorarazteaz gain lortu nahi dena da diktadura frankistaren Arabako Lurralde Historikoko biktima guztiak oroitzea.

Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi jaunak, Radio Vitorian elkarrizketa bat emanda, deialdia erakundeak iritsi ezin izan zaizkien biktimen familiei zabaldu die. Ekitaldian parte hartzeko asmoz erakunde hauekin kontaktuan jartzeko arren eskatu die.

Mola jeneralak agindu zituen 1937ko martxoaren 31tik apirilaren 1erako goizaldeko Azazetako erailketak, martxoaren 27an Gasteizera etorri zenean, indar frankista altxatuek Bizkaiaren aurka (Durango, Gernika eta abar) berehala joko zuten erasoaldia azkentzera. Sarraski horien bidez, Arabako herritarrak beldurtu eta bizkaitarrei eta altxatuen aurkako indar politikoei beldurrezko ohartarazpena bidali nahi izan zieten. Horiek horrela, 16 hildakoek, zeinak politikoki engaiatutako pertsonak baitziren, altxamenduaren aurka zeuden garai hartako korronte ideologiko eta alderdi politiko desberdinak ordezkatzen zituzten. 

  Berri ikusiagoak...