Prentsa Aretoa

2017/05/28

Arabako Batzar Nagusiak Amurrion izan dira Lurralde Jareetako Osoko bilkura ospatzen

Amurrio izan da Arabako Batzar Nagusiek Lurralde Jareetako Osoko Bilkura ospatzeko aukeratutako udalerria. Hau da Arabako ganberak lurraldean antolatzen duen bilkura bakarra, beti maiatzeko hilaren azken igandean.

rss Ezagutzera eman
Arabako Batzar Nagusiak Amurrion izan dira Lurralde Jareetako Osoko bilkura ospatzen

ARGAZKIA JAITSI

Protokoloak agintzen duen legez, Josune Irabien, Amurrioko Alkateak eta Ander Añibarro, Aiarako Koadrilako Presidenteak harrera egin zieten Arabako Batzar Nagusietako Presidenteari, Pedro Elosegi, eta baita Arabako Diputatu Nagusiari, Ramiro Gonzalez.

Osoko bilkura Foru Ganberako Presidentearen hitzaldiarekin ireki zen. Pedro Elosegi alderdikideak, ongi etorria eman zien Amurrioko Antzokira hurbildu ziren lagun guztiei eta bertoko agintariei bihotzez eskertu zien Bilkuraren antolaketan emandako laguntza guztiagatik. Era berean, bertan bildutako guztiei gogorarazi zien “Tradizioa bete eta berritu egiten da. Tradizioa ez da errepikatze hutsa. Tradizioak kontzeptu eta era berriak jasotzean oinarri behar du, modu berri horiek aurrekoekin egokitzean eta uztartzean, hala, elkarren ondoan biziko direla ziurtatu eta gerora ere iraun dezan”. Hitzaldi honen ostean, bertoko agintariek, Irabien eta Añibarro, Arabako batzarkideak agurtu zituzten eta Aiarako eskualdea ezagutzera gonbidatu zituzten.

Saratxoko errepidea hobetzeko proiektua eztabaida-gai

Aurten, Arabako legebiltzarra Aiarara hurbildu zen Saratxoko errepidea hobetzeko proiektuaren inguruko ekimen bat eztabaidatzeko.

Eztabaidan zehar, gure bozeramaileak, Izaskun Moyuak, talde guztiei gogorarazi zien “beharrezkoa da talde politikoen bultzada, Saratxoko errepidea konpontzeko abiapuntua izan daitekeen proiektu bat dugulako, beti ere, egungo beharretara egokitu behar dena. Saratxo eta Aiarako bizilagunek arazoa behin-betiko konponduko duen ekimena adosteko eskatzen digute”.

Talde guztien hitzaldien ostean, A-625 errepidea konpontzeko proiektua egokitzea aldarrikatzen zuen testua onartu zen.

Goiza, Herri Kiroleko erakusketa batekin eta Arabako Batzar Nagusiek antolatutako otamenarekin bukatu zen.

 

  Berri ikusiagoak...