Prentsa Aretoa
2017/06/28
Adierazpen Instituzionala, LGTBI+ pertsonen eskubideen Nazioarteko Egunean
Arabako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Batzarrak gaur goizean adierazpen instituzional bat onetsi dute LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta. Lurraldeko legebiltzarreko batzarkide-talde guztiek uste dute Arabako erakundeek zein gizarteak “urrats asko" egin behar ditugula “bazterketaren aurkako eta kolektiboen eskubideen aldeko proiektuen alde egiteko” eta “urrats horiek belaunaldien esku ere" utzi behar ditugula.
Azkenaldian Murtzian, Valladoliden, Madrilen eta are Vitoria-Gasteizen izan diren bazterketa- eta indarkeria-kasuak gaitzesteaz eta errefusatzeaz gain, Arabako Batzar Nagusiek aldarrikatzen dute genero-identitate guztien zilegitasuna errekonozitu dadila. LGTBI+ kolektiboaren ikur den ortzadarraren bandera egoitzaren kanpoaldean, Vitoria-Gasteizko Prado kalearen aldean, egongo da aste osoz. (Argazkia erantsita bidaltzen dugu)
Testu osoa:
ARABAKO BATZAR NAGUSIEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, LGTBI+ PERTSONEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA
Duela berrogeita hamar urte hasi ziren LGTBI+ kolektiboetako pertsonen eskubideen aldeko lehen mugimenduak. Pertsona horiek eskubideak aitortu diren arren, eta gaur egun gizartean ikusgarritasun argia badute ere, badira oraindik sexu-orientazioa eta genero-identitatearen aurkako gorrotoa eta bazterketa sustatzen duten diskurtsoak. Sortzen dira oraindik topikoak eta estereotipoak, eta horrek argi erakusten digu ezin dugula arreta galdu berdintasunezko jendarte erdietsi nahi badugu.
Arabako Batzar Nagusiok gaitzesten eta arbuiatzen ditugu azken asteotan gertatu berri diren bazterketa- eta indarkeria-gertaerak, hala nola Murtzian -non eraso bat gertatu baitzen "harrotasunaren martxaren" kontra-, Valladoliden -non bikote gay batek eraso bat jasan baitzuen-, Madrilen eta are Vitoria-Gasteizen bertan jazotakoak.
Arabako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute LGTBI+ pertsonen eskubideen alde lan egiteko eta eskubide horiek gainerako eskubide sozial, laboral eta zibilekin batera garatzeko. Uste dugu urrats asko egin behar ditugula zeregin horretan, eta lorpen horiek belaunaldi berrien esku utzi beharra dugula.
Arabako Batzar Nagusiek funtsezkotzat jotzen dute bazterketaren aurkako eta kolektiboen eskubideen aldeko proiektuak garatzen dituzten eta genero-identitate guztien zilegitasuna aitortzen duten lege-testuen garapenean lan egitea.
Adierazpen hau batzar Nagusien Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta ekainaren 28ko osoko bilkuraren hasieran irakurriko da, Egun horretan ospatzen baita LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna. Halaber, LGTBI+ kolektiboaren ikur den ortzadarraren bandera Arabako Batzar Nagusien egoitzaren kanpoaldean jarriko da uztailaren 3a bitartean.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27