Prentsa Aretoa
2017/08/18
EBBren adierazpena Bartzelonan erregistratu den sarraskiaren aurrean
Gure gaitzespenik sendo eta irmoena Bartzelona hirian gaur arratsaldean egin den eraso terroristaren aurrean.
(1) Gure gaitzespenik sendo eta irmoena Bartzelona hirian gaur arratsaldean egin den eraso terroristaren aurrean. Erasoan pertsona errugabek beren bizia galdu dute. Ez dago helbururik ez kausarik ezta federik ere, indarkeria justifikatu dezaketenik, eta berdin dio indarkeria yihadista edo bestelakoa den. Hala erakutsi du Historiak epoka desberdinetan. Euskal herritarrak horren lekuko izan gara sarri. Gure adeitasuna eta hurbiltasuna biktima guztien senide, lagun eta adiskideei. Gure elkartasuna Catalunyako herritar guztiekin.
(2) Europar Batasuna aspaldi honetan hainbat eraso terroristen eszenatoki izan da eta europarrak bake, askatasun eta demokraziaren erreferente egin gaituzten baloreak indartu eta aldeztu behar ditu. Halako basakeriek eragiten duten mina eta amorrua handiak diren arren, gure uste sendoak berresten ditugu eta halako eraso terroristen aurrean erantzun bakarra dagoela azpimarratzen dugu, hau da, demokrazia, bake eta askatasun handiagoak.
(3) Legearen indar osoak erori behar du hurkoak erailtzeko eta hiltzeko prest daudenengan. Zentzu honetan, ekintza suizida eta indiskriminatuen egileak aurkitzeko eta neutralizatzeko lana zeinen zaila den jakinda, Europako agintariei eskatzen diegu talde eta pertsona hauek ikertzen dituzten inteligentzia taldeen lanak indartzea.
(4) Beharrezko gertatzen da segurtasun alorretik erantzutea, baina inola ere ezin da gainditu legeei eta pertsona guztien eskubideei zor zaien errespetua. Zentzu honetan, beste behin ere, euskal hiritargoari eskatu nahi diogu kolektiboak seinalatzeko edo estigmatizatzeko tentaldian eror ez dadin, ankerkeria horren errudun ez izateaz aparte, zentzugabekeria honen kaltetu nagusiak direlako. Gizarte bidezkoagoa, integratuagoa, gardenagoa eta arrazakeria eta xenofobia adierazpenik gabeko gizartearen alde egitea bakearen eta askatasunaren alde lan egitea da. Lan hori gu guztion erantzukizuna da, pertsonena eta botere publikoena.
(5) Amorruz eta harriduraz beteta aurkitzen garen une honetan, egokia da gogoratzea euskal hiritargoaren gehiengo nagusiak, kataluniar hiritargoaren gehiengo nagusiak eta europar hiritargoaren gehiengo nagusiak fanatismo eta indarkeriaren aurrean bakea, askatasuna, demokrazia, hitza eta elkarbizitza aldezten ditugula. Azken finean, basakeria hori irmotasun osoz borrokatu nahi dugula, baina beti gizalegez eta humanismoan oinarrituta.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27