Prentsa Aretoa
2017/10/19
Estibaliz Larrauri: “Sektore Publikoaren Lege berriak modu arin eta eraginkorragoan erantzungo die herritarren eskariei”
Eusko Legebiltzarrak EAJ-PNV eta PSE-EEk bultzatutako legearen tramitazioa onartu du, Euskal Sektore Publikoaren antolakuntzari eta funtzionamenduari koherentzia eta berritasuna ekartzeko
Euskal Sektore Publikoaren arau guztiak antolatuko dituen lege proposamenak lehen tramite parlamentaria gainditu du. Izan ere, Legebiltzarrak –aurkako botorik gabe- tramitatzeko eta eztabaidatzeko onartu du. Estibaliz Larrauri EAJ-PNVren ordezkariak ekimena defendatu du. Adierazi duenez, arau berriak koherentzia, eraginkortasuna eta efizientzia ekarriko dio Euskadiko Sektore Publiko osoari. “Gizarte konplexua da gurea, anitza, politikoki plurala eta hainbat erakunde-mailatan egituratutakoa. Hori dela eta, gure gobernantza-ereduak sektore publiko moderno eta berritzailea eskatzen du, printzipio izango dituena eraginkortasuna, efizientzia, gardentasuna, ebaluazioa eta partehartzea. Gizartea gero eta zorrotzagoa da erakunde publikoekin, eta beren beharrei erantzunak arin eskaini beharra daukagu”.
Larrauriren ustez, legea onartzea premiazkoa da, eta ezin da gehiago atzeratu. “Egungo erregulazioa zaharra da, eta argi dago ez dela nahikoa gobernantza publikoko eredu berriari aurre egiteko. Euskadik lege propioa behar du, administrazio-kultura berri bat bultzatuko duena”.
Proposamenaren oinarriak hiru dira: erakunde berriak sortzeko formulak gogortzea, beharrezkoak eta eraginkorrak ez diren bikoizketak eta estaltzeak ekiditea, eta gure ordenamendu juridikoari tresna berriak ematea. Horren ondorioz, kudeaketa-figura berriak sortzeko prozedura zorrotz eta murriztailea jarraitu beharko da, eta horrez gain, kontrol politikoa eta horren ondorengo ebaluazioa ere izango ditu. “Ez dira erakunde berriak sortuko, aurretik daudenen bitartez interes orokorra bermatuta baldin badago. Eta sortuz gero, beharrezkoa bada, aurretik dagoena berrantolatuko da”, nabarmendu du Larraurik.
Legeak gure eredu propioa sustatu eta finkatzen du, goitik beherako eraldaketak asmo izan gabe, eta bai, ostera, aldaketa-prozesu batean aurrera egiten jarraitzea. Bide horri iragan legealdian egin genion, bai Legebiltzarrean, bai Eusko Jaurlaritzan. Lege proiektua bertan behera geratu zen, legegintzaldia amaitzearekin batera. Testuak talde parlamentarioek egindako ekarpenak jaso ditu. “Gainontzeko taldeen iritziz aberastutako eta egokitutako legea da; arduraz babestu dezatela eta onarpena ahalbidetu dezatela eskatzen diegu”, adierazi du Larraurik.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27