Prentsa Aretoa
2018/05/28
Arabako Batzar Nagusiak Bernedon izan dira Lurralde Jareetako Osoko bilkura ospatzen
Bernedon izan da Arabako Batzar Nagusiek Lurralde Jareetako Osoko Bilkura ospatzeko aukeratutako udalerria. Hau da Arabako ganberak lurraldean antolatzen duen bilkura bakarra, beti maiatzeko hilaren azken igandean.
Protokoloak agintzen duen legez, Ana Villasante, Bernedoko Alkateak eta Mikel Herrador, Kanpezu - Araba Mendialdeko Koadrilako Presidenteak harrera egin zieten Arabako Batzar Nagusietako Presidenteari, Pedro Elosegi, eta baita Arabako Diputatu Nagusiari, Ramiro Gonzalez.
Osoko bilkura Foru Ganberako Presidentearen hitzaldiarekin ireki zen. Pedro Elosegi alderdikideak, ongi etorria eman zien Bernedon kokatuta dagoen Okongo Andre Mariaren Baselizara hurbildu ziren lagun guztiei eta bertoko agintariei bihotzez eskertu zien Bilkuraren antolaketan emandako laguntza guztiagatik. Hitzaldi honen ostean, bertoko agintariek, Villasante eta Herrador, Arabako batzarkideak agurtu zituzten eta Kanpezu – araba Mendialdeko eskualdea ezagutzera gonbidatu zituzten.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/12/19
EBB
2022/11/27