Prentsa Aretoa

2018/10/18

Arabako Ogasunaren dirubilketa aurreikuspenaren arabera, 40,3 milioi gehiagorekin itxiko da 2018a

Arabako diputatu nagusiak nabarmendu duenez, “Ekonomia aldetik urte ona izan da Arabarako, eta garaia da aldeko egoera hau zuhurtziaz eta kudeaketa ona eginez aprobetxatzeko"

rss Ezagutzera eman
Arabako Ogasunaren dirubilketa aurreikuspenaren arabera, 40,3 milioi gehiagorekin itxiko da 2018a

ARGAZKIA JAITSI

 Arabako Foru Ogasunak joan de urtearen aldean 40,3 milioi gehiago bilduta itxiko du 2018a. Krisia hasi zenetik marka bat egin da dirubilketan, serie historikoan zenbatekorik altuena. Guztira, dirubilketarako aurreikusi den igoera %1,7 da, gutxi gorabehera, 2.343,5 milioi euro.

Zenbateko horiek Ramiro Gonzálezek eskaini ditu zituen joan den urriaren 11n, Arabako Batzar Nagusietan Finantzen Euskal Kontseiluak egindako aurreikuspenen eguneraketaren berri emateko egin zen agerraldian. “Ekonomia aldetik urte ona izan da Arabarako, eta garaia da aldeko egoera hau zuhurtziaz eta kudeaketa ona eginez aprobetxatzeko".

Dirubilketak gora egingo du 2017ko urtearen aldean, kontuan izanda ere joan den urtean euskal ogasunek aparteko diru sarrera bat jaso zutela Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan kupoari buruz lortu ziren akordioen ostean. Hala ere, alde batera uzten baditugu aparteko diru sarrera horien ondorioak eta zergen bilakaera besterik ez badugu kontuan hartzen, handiagoa izango da hazkundea, % 6 baino gehiagokoa.

Ramiro Gonzálezek zerga bakoitzaren bilakaera aztertu du. Horrela, PFEZerako kalkulatzen den hazkundea %8,3koa da 2017ko urtearen aldean. "Hori dena, enplegua eta haren kalitatea hobetzeari esker”, azaldu du diputatu nagusiak. Horrez gain, adierazi du lan atxikipenak (besteren konturako langileak) %4,3 hobetuko direla eta Profesionalen eta Enpresarien (langile autonomoak) ordainketa zatikatuak %6,8 igoko direla. 

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi