Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/05/12

Ramiro Gonzalezek apustu egin du Arabako nekazitza-arloan belaunaldi-txandakatzerako laguntzak sendotzeran alde

Arabako diputatu nagusi eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak nabarmendu du berrikuntzaren eta erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia sektorea sustatzeko

rss Ezagutzera eman
Ramiro Gonzalezek apustu egin du Arabako nekazitza-arloan belaunaldi-txandakatzerako laguntzak sendotzeran alde

ARGAZKIA JAITSI

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusi eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak argi azaldu du Arabako nekazaritza-arloan belaunaldi-txandakatzerako lagungarri diren neurriak indartzen jarraitzeko duen asmoa. Kuartangon ospatu den Perretxiko eta Behi-azienda Terreñako Azoka bisitatzean, Ramiro Gonzalezek azpimarratu du EAJ-PNVren apustua dela Arabako Foru Aldundiak azken lau urteotan gauzatuz joan den neurri behinena sendotzen jarraitzea: belaunaldi-txandakatzerako laguntza-lerroa. Izan ere, 3,8 mililoi euroko aurrekontudun laguntza horiek lortu dute jadanik 120 gazte nekazaritza-arloan laneratzea, “lanbidean gaituak diren gizon eta emakumeak, eta horrek  belaunaldi-txandakatzea faboratzen du, biztaleriaren zahartzea, gaur egun nekazaritza-arloaren arazo nagusietako bat, arintzen du eta landa-eremuen garapena bultzatzen du.”

Halaber,  EAJ-PNVren hautagaia, Arabako nekazaritza-arloaren sustapenean,  berrikuntzak eta erakundeen arteko lankidetzak duten garrantziaz mintzatu da. Horren harira, bere apustua datozen urteotarako izango da Gaztenek programa indartzea, Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru Foru Aldundiekin lankidetzan.  Gaztenek programak gaur eguneko ereduak eraldatzeko proiektuak bultzatzen ditu nekazaritza-arloan eta nekazaritza- zein abeltzaintza-proiektu berritzaileak gauzatzen laguntzen du, hala nola, bertoko produktuan eta nekazaritza iraunkorreko edo agroekologiako ekoizpen-ereduetan oinarritutako fruta- eta barazki-ekoizpenak nahiz nekazaritzako elikagaien eraldaketarakoak (laugarren eta bosgarren gama, jaki prestatuak).

EAJ-PNVren proposamena da, era berean, nekazaritza-arlo arabarrean teknologia berriak txertatzea (doitasun-mahastizaintza, ‘big data’, eredu igarleak, dronak), lankidetza bultzatzea nekazaritza-ikerketarako zentroekin eta ekoizpen-iraunkorra garatzea.

Ramiro Gonzalezek Arabako nekazaritza-arloan gehitu du  EAJ-PNVk emakumeak  laneratzearen alde egina duen apustua, zeren eta azken urteotan sektore honetan hasi diren 120 pertsonetatik laurden bat bakarrik osatzen baitute emakumezkoek. “Gure erronka da nekazaritza-arloa lanbide-helmuga erakargarri izatea gero eta emakume gazte gehiagorentzat”, adierazi du.

Next Euskadi