Prentsa Aretoa

2019/05/17

EAJ-PNVk praktikatzen duen erakunde arteko lankidetza da Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak azken urteotan bizi izan duten bultzadaren gakoa

Ramiro González (Araba), Markel Olano (Gipuzkoa) eta Unai Rementeria (Bizkaia) ahaldun nagusi eta EAJ-PNVk berrautaketara aurkezten dituen hautagaiek Nueva Economía Forumean hitz egin dute gaur 300 pertsonaren aurrean. Aurkezpen lanak egin ditu Izaskun Bilbao Barandica Europako diputatuak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Erakundeen arteko lankidetza eta hiritargoari entzutea, EAJ-PNVren kudeaketa ereduak oinarri dituen zutabeak dira gako nagusiak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Herrialde Historikoetan maiatzaren 26an egingo diren Foru Hauteskundeetan amaituko den legealdian bizi izan duten bultzada handia arrazoitzen dutenak. Diagnosi berbera egin dute Ramiro González (Araba), Markel Olano (Gipuzkoa) eta Unai Rementeria (Bizkaia) hiru ahaldun nagusi eta berrautaketarako hautagai jeltzaleek gaur goizean Nueva Economía Forumak Bilboko Ercilla Hotelean 300 bat pertsonaren aurrean egin duen topaketan. González, Olano eta Rementeria aurkeztu ditu Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko diputatu jeltzale eta CEUS-Europa Solidarioaren aldeko Koalizioaren zerrendaburuak. “Hauteskunde ezberdinak batera ematean hobeto azaldu ahal da toki eta foru botereak Europan konektatzen direla eta elkarlanean aritzen direla Euskal Agendaren aldeko partidan, eta talde lana eginez egiten dute, EAJren ekipoan”, esan du Bilbao Barandicak. “Ramirok, Markelek, Unaik eta laurok Europara eraman dugu Euskal Agenda. Bruselan hitz egiten dugu, han elkartzen gara, baina baita Bilbon, Donostian edo Gasteizen ere. Unaik lagundu digu Batzordera arrazoi zentzudunak eramaten Bilboko portua lehentasuna izan dadin Europako garraio sareetan; Ramiro gardentasun nuklearrerako Europako behatokiarekin konektatu genuen Garoñako zentral nuklearraren itxiera prozesua bidean zegoenean; eta Bruselara eraman genituen `atez atekoaren´ kale itsua eta langileek enpresen kapitalean parte hartzeko programa, Markelen lantaldeak lideratzen duena”, azaldu du eurodiputatuak.

Arabako ahaldun nagusi eta berrautaketarako hautagai jeltzale Ramiro Gonzalezek hitzaldia hasi du bere Herrialdeak azken lau urteotan bizi izan duen hobekuntza azalduz : “Araba Herrialde indartsu eta aktiboa da orain. Eta honaino heldu gara kolaborazioaren eta akordioaren bidezko politika eginez; nik sinesten dudan politikagintza eginez. Konbentzituta nago egonkortasuna tresna paregabea dela hazkunde ekonomikoa lortzeko”, aldarrikatu du. Aldi berean, Gonzálezek berrikuntza nabarmendu nahi izan du “gure Herrialdeak etorkizunera begira biziko duen garapenaren ardatza da. Baina ez dago berrikuntzarik ez abangoardiako herrialderik ere, talenturik ez badago. Herrialdeen etorkizuna izango da talentua erakartzeko eta herrialdean gordetzeko gaitasunaren araberakoa. Arlo horretan egin nahi dugu ahalegin berezia”, azpimarratu du Arabako ahaldun nagusiak, eta amaitzeko esan duenez “ hauxe da amesten dudan Araba lortzeko bidea, abangoardian dagoen Araba, berrikuntza eta talentua uztartzen dituen herrialdea. Konbentzituta nago eskura dugula”.

Gipuzkoako ahaldun nagusi eta EAJ-PNVk Gipuzkoan berrautaketara aurkeztuko duen hautagai Markel Olanok ildo beretik azpimarratu du Gipuzkoak azken lau urteotan bizi izan duen aurrerakada, Herrialde osoak jauzi kualitatibo eta kuantitatibo handia eman duelarik. “Eman genuen hitza bete dugu, atzean utzi ditugu gatazkak eta aurreko kudeatzaileek geldituta utzi zizkiguten proiektuak. Gipuzkoa indartsuagoa da gaur, ekonomikoki eta sozialki, eta etorkizuneko erronkei begira dago”, azaldu du. Olanok balioan jarri du bere gobernuak hiritarrekiko lankidetza bultzatzeko egin duen lana, eta `Etorkizuna Eraikiz´ estrategian parte hartu duten 33.000tik gora pertsonek emandako eredua nabarmendu du. “Aldaketa ikaragarria eman da gizartearekin daukagun harreman esparruan. Mesfidantzatik konfiantzara igaro gara; proiektu bat bultzatu nahi izatetik hiritargoari entzutera; inposatu nahi izatetik denontzat gobernatzera”, baieztatu du.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi eta EAJ-PNVk herrialde horretan aurkeztuko duen zerrendaburua izan da hitz egiten azkena, eta balioan jarri nahi izan du herrialdeak berme gisa eskaintzen dituen egonkortasunaren, lasaitasunaren eta seriotasunaren garrantzia. Era berean adarrikatu du enplegua dela Bizkaiak une honetan daukan erronkarik nagusiena: enplegu egonkorra eta kalitatezkoa. “Horixe da gizarte gisa daukagun erronka: kontratu luzeagoak eta baldintza duinagoak. Bizkaiak egonkortasuna eskaintzen badu, enpleguek ere egonkortasuna eman behar dute. Gure proiektu handia enplegua da, gizarte politikarik onena delako, politika ekonomikorik onena, bizi-kalitateari eusteko bermerik onena. Horregatik, gure lehentasuna izaten jarraituko du”, azaldu du Rementeriak. “Etorkizuna itxaropenez beteta dago”, baieztatu du hautagai jeltzaleak, Bizkaiko enpresek eurek egiten dituzten aurreikuspenen arabera. Zentzu horretan, Rementeriak gogoratu du CEBEKen aurreikuspenen arabera aurten 7.500 enplegu sortuko direla eta Bizkaiko Metal- Enpresen Federakundeak aurreikusten duela hurrengo hilabeteetan beste 1.500 enplegu sortzea. “Enplegu industrialaz ari gara, kalitatezko enpleguaz. Albiste bikainak dira Bizkaiarentzat, herrialde hau industria delako eta industria izaten jarraituko duelako, EAJrekin bai, behintzat”, gaineratu du. Rementeriak era berean ekarri du gogora Bizkaiko diru-bilketa, %3,4ko igo dela nabarmenduz -2018an baino 95,3 milioi gehiago-, itxaropenez beteta agertzen den etorkizun horren adibide gisa. “Egoera onean gaude. Bizkaiak olatua hartu du eta aprobetxatu behar dugu urrunera iristeko, Bizkaia martxan jartzeko eta hobetzeko. Olatu hau aprobetxatu behar dugu inbertsio produktiboa berreskuratzeko, Herrialdea hobetzen duelako eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen dituelako. Eta hori guztia egingo dugu helburu berberari eutsiz: hurrengo belaunaldiei Bizkaia hobea uztea”.

  Berri ikusiagoak...