Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/05/18

"EAJ-PNVk ez du onartuko legealdi honetan lortutakoa arriskuan jartzea"

Diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaia den Ramiro Gonzalezek “Arabako Errioxa berezko izendapena, Errioxa markaren barruan” defendatu du Guardian, eta “arrakasta-eredutzat” jo du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur arratsaldean Arabako Guardian egindako ekitaldi batean, Araba Buru Batzarreko presidenteak, Jose Antonio Susok, ohartarazi du “ kanpainiako azken aste honetan aurre egin behar diogun hauteskunde-lasterketa zalantzagarri eta lehiatuari” buruz. Ildo horretan, Arabako jeltzaleen presidenteak datorren maiatzaren 26an parte hartzeko deia egin du. “ Hauteskunde hauetan Arabaren etorkizuna dugu jokoan, baita garapen ekonomikoa eta lortutako aurrerapena ere. EAJ-PNVk ez du onartuko legealdi honetan lortutakoa arriskuan jartzea”, adierazi du.

“Aspaldiko tik zaharrak ezkutatzen saiatzen den eta EAJren fotokopia den ezker abertzale baten aurrean” eta “zubi guztiak apurtu dituen eta dagoen isolamendu-fasetik ateratzen bete-betean aritzen den iparrik gabeko eskuin erradikalizatu baten aurrean”, “EAJ-PNV da balantza politiko honen orratza. Oreka, egonkortasuna eta segurtasuna gara” ziurtatu du Jose Antonio Susok, zeinak, halaber, erantsi baitu “ Modu koordinatu batean. Lankidetzan. Eskuz esku. Horrela egiten da lan EAJk kudeatzen dituen erakundeetatik. Erakundeen arteko lankidetza funtsezko zutabea izan da Arabak eta Vitoria-Gasteizek bizi izan duten bultzada azaltzeko”.

Jatorri-deitura

Ramiro Gonzalez diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaiak Guardian izan duen hitzaldiari hasiera eman dio Arabako Errioxaren alde EAJ-PNVtik 40 urtez lan egin duten gizon eta emakumeei eskerrak emanez. “Gure esker ona merezi duzue eskualdea garatzeagatik, Arabako Errioxa bizirik mantentzeagatik, hemen euskararen erabilera sustatzeagatik”, eskertu du, eta “Arabako Errioxa zuei esker da  gaur den bezalakoa: lurralde aberats eta bizi bat, etorkizun izugarri ona daukana”, adierazi du.

Halaber, jatorri-deituraz mintzatu da eta gogora ekarri du “Arabako Errioxa berezko jatorri-deitura edukitzea, Errioxa markaren barruan,” Eskualdearen etorkizunaren gakoetako bat dela . “ Horrek aukera emango digu kalitate handiko gure ardoak mundu osoan ezagutu eta identifikatu ditzaten. Horixe da gure eredua. Arrakasta-eredu bat”, defendatu du Ramiro Gonzalezek, zeinak, halaber, mezu hau argi utzi nahi izan baitu “ EAJk gogor ekingo dio arrakasta-eredu horri, lortu arte ez du amore emango, eta EAJk zerbait argi daukanean, amaierara arte borrokatzen da lortze aldera”.

Next Euskadi