Prentsa Aretoa

2019/05/24

Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizen egonkortasun, akordio, kudeaketa zorrotz eta garapen ekonomikoaren aldeko berme gisa aurkezten da

Alkateak Gasteiztar Agenda defendatu du, “hiriaren interesak defendatzeko eta Abiadura Handiaren lurperatzea, tranbia Salburuara eta Zabalganara luzatzea, Adimendun Bus Elektrikoa martxan jartzea edo hirirako ekitaldi eta ekintzak bereganatzea bezalako proiektu zehatzak aurrera ateratzeko akordioak eta adostasuna bilatzeko” bide-orria baita. “Hauxe da Vitoria-Gasteiz Agenda, hiriko etorkizuna markatzen duen agenda”

rss Ezagutzera eman
Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizen egonkortasun, akordio, kudeaketa zorrotz eta garapen ekonomikoaren aldeko berme gisa aurkezten da

ARGAZKIA JAITSI

Vitoria-Gasteizko alkate berriz izateko EAJ-PNVren hautagai Gorka Urtaranek, kanpaina egun hauetako balantzea egin du, “bi aste bizi, aktibitate askokoak, baina jendearen animoak eta maitasuna jaso dugu. Lau urte hauetako ahaleginak euren fruitua ematen ari dira eta herritarrek sumatzen ari dira. Baita eskertu ere”.

Gorka Urtaranek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanekin partekatu du eskenatokia. Izan ere, EAJ-PNV taldearen lanak azken legealdi honetan akordio garrantzitsuak ekarri baititu Vitoria-Gasteizentzat, hala nola, Memorialaren inguruko proiektua, Foronda 24h-ren berreskurapena edo beste adibide bat jartzearren, Euskal Taldeak Madrilen adostutako pentsioen igoera. Aitor Estebanek, ildo horri so egin eta lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du.

Alkateak gogoratu du, aste hauetan zehar “Euzko Alderdi Jeltzaleak, Gasteizen etorkizunerako, etorkizun positiborako, inbertsio eta proiektuen etorkizunerako proposamena aurkezten joan da”. Zehatz mehatz, EAJ-PNVren proposamena hiru ardatz hauetan oinarritzen da:

1)    Etorkizun ekonomikoa eta enplegua hirian.

  • 4.0 industriaren, automobilgintza sektorearen, inbertsioaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustuarekin.
  • Forondaren aldeko apustuarekin, 24 orduko aireportu internazional gisa.
  • Ekitaldien hiri baten aldeko apustuarekin, dinamikoa eta bere buruaz harro dagoena.

2)    Bizi kalitate handiko etorkizuna.

  • Auzoetan 100 milioi eurorekin.
  • Auditorium berri batekin.
  • Bertako merkataritza bizi batekin, auzoetako merkatuak berreskuratuz.
  • Garbikuntza zerbitzu hobe eta gehiagorekin. Garbiketa kontratu berriarekin, garbiketa gehiago izan dezagun, baliabide gehiagoduna eta birziklatze gehiagorekin.

3)    Etorkizun jasangarria.

  • Mugikortasun jasangarriaren alde eginez. Tranbia, Adimendun Bus Elektrikoa.
  • Eraztun berdea osatzearen alde eginez.
  • Garraio publikoaren alde eginez. 5 minutu garraio publikoko geltoki batera heldu arte eta 35 minutu gehienez jota, hiriko beste edozein ibilbiderentzat.

10 proiektu estrategikok, Gorka Urtaranek defendatzen duen gasteiztar agenda laburbiltzen dute; EAJ-PNVren bide-orria “hiriaren interesak defendatzeko eta Abiadura Handiaren lurperatzea, tranbia Salburuara eta Zabalganara luzatzea, Adimendun Bus Elektrikoa martxan jartzea edo hirirako ekitaldi eta ekintzak bereganatzea bezalako proiektu zehatzak aurrera ateratzeko akordioak eta adostasuna bilatzeko. Hauxe da Vitoria-Gasteiz Agenda, hiriko etorkizuna markatzen duen agenda”.

Alkatea bere berrautaketara egonkortasun, akordio, kudeaketa zorrotza eta Vitoria-Gasteizko garapen ekonomiko eta sozialaren aldeko apustu irmoaren berme gisa aurkezten da.

Etorkizuna, Europako hiri aukeratuen taldekide izatetik pasatzen da, tamaina erdiko hiriak, beren bizi kalitateagatik erreferente direnak, eskaintzen dituzten aukerengatik, bere jasangarritasunagatik eta bere zerbitzuengatik erreferente diren hiriak. Eta hori, Vitoria-Gasteiz Agenda garatuz lortzen da, EAJ-PNV buru duen eta praktikara daraman gasteiztar agenda. Agenda hori, hiriaren interesak defendatzean datza, baita proiektuak aurrera ateratzeko akordioak eta adostasuna bilatzean ere. Gasteizek etorkizunari gogo biziz begiratu behar dio, azpiegituren garapenaren alde eginez, pertsonei eta gure sare ekonomikoari ere begiratuta”, defendatu du Gorka Urtaranek.

Alkateak, Vitoria-Gasteiz bizi kalitateari, lehiakortasun ekonomikoari eta jasangarritasunari dagokionez Europa mailako Superhiri izan dadin lortzeko bere proiektuak zehaztu ditu.

EAJ-PNV, etorkizuneko, akordioaren eta proiektuen eredu

Alkateak azpimarratu du, “Gasteiz ezin dezake atzera egin. Ezin dezakegu jorratutako bidea arriskuan jarri. Vitoria-Gasteiz positibo baten alde lan egiten dugu. EAJ “bai” da. PNV kolorea da. Alaitasuna. Irria. Harrotasuna. Horixe da Vitoria-Gasteizek nahi duena. Hiri positibo bat. Talde positibo bat. EAJren eredua. Igandean, boto guztiak positiboan”.  

  Berri ikusiagoak...