Prentsa Aretoa

2021/02/19

Rentafácil arabar gehiagorengana iritsiko da, baita etxebizitza alokairuan dutenengana ere

Arabako Foru Ogasunak handitu egingo du Rentafácil jasotzen duten zergadunen kopurua hurrengo errenta kanpainan, talde horretara sartuko baitira alokairuan bizi direnak eta etxebizitza bat alokatuta dutenak ere. Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak gaur goizeko prentsaurrekoan iragarri dituen berritasunetako bat da hori. Kanpaina digitalizatzeko egindako aurrerapenen berri ere eman du ekitaldi horretan.

rss Ezagutzera eman