Berriak
Araba BBNN
2017/03/31
Araba BBNN
2017/03/27
Azazetako 16 eraildakoei omenaldia
Arabako Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta tokiko instituzioek omenaldia egingo diete larunbat honetan apirilak 1, eguerdiko 12etan, ‘Azazetako 16 erailei’, sarraski frankista horren 80. urteurrena dela eta. Urkullu lehendakaria buru izango duen ekitaldi honen asmoa da Arabako Lurralde Historikoan frankismoak eragin zituen biktima guztiak ere oroitzea.
Araba BBNN
2017/03/20
Azazetako 16 hildakoei omenaldia, sarraski frankista horren 80. urteurrena dela eta
Arabako Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta toki erakundeek ekitaldi bat egingo dute, datorren apirilaren 1ean, Azazetan, “Azazetako 16 hildakoak” oroitu eta omentzeko, sarraski frankista horren 80. urteurrena dela eta.
Araba BBNN
2016/09/17
Omenaldi eta oroimen ekitaldia, Teodoro Olarte eta Araban diktadura frankistak errepresaliatu zituen guztientzat
Gaur, 2016ko irailaren 17an, laurogei urte betetzen dira Teodoro Olarte atxilotu eta erail zutenetik. Olarte Arabako Probintzia BatzordeKudeatzaileko lehendakari izan zen, gaur egungo Arabako Foru Aldundiaren aurretiko instituzioa, hain zuzen. Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek omenaldi eta oroimen ekitaldia antolatu dute Teodoro Olarte eta Araban diktadura frankistak errepresaliatu zituen guztientzat.