Berriak
Araba
2021/02/18
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Elizbarrutiak erabaki dute martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa jartzea Zaramagako San Frantzisko Elizan
Gasteizko Zaramaga auzoan dagoen San Frantzisko Asiskoaren elizak hartuko du martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa. Hala erabaki dute gaur goizean, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta Juan Carlos Elizalde Gasteizko Elizbarrutiko gotzainak
Araba
2019/07/04
Ramiro Gonzálezek “Araba erreferente eta abangoardian kokatzeko denbora berri bat irekitzen dituen berealdiko proiektuen” berri eman du eta lidergoa, elkarlana eta egonkortasuna promestu ditu
Hautaketarako Osoko Bilkuran, Diputatu Nagusi izateko hautagaiak, Ramiro Gonzálezek hurrengo legealdirako lehentasunak aurkeztu ditu
Araba
2019/05/24
Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizen egonkortasun, akordio, kudeaketa zorrotz eta garapen ekonomikoaren aldeko berme gisa aurkezten da
Alkateak Gasteiztar Agenda defendatu du, “hiriaren interesak defendatzeko eta Abiadura Handiaren lurperatzea, tranbia Salburuara eta Zabalganara luzatzea, Adimendun Bus Elektrikoa martxan jartzea edo hirirako ekitaldi eta ekintzak bereganatzea bezalako proiektu zehatzak aurrera ateratzeko akordioak eta adostasuna bilatzeko” bide-orria baita. “Hauxe da Vitoria-Gasteiz Agenda, hiriko etorkizuna markatzen duen agenda”
Araba
2019/05/24
Ramiro Gonzalezek apustu egin du hauteskunde legea aldatzearen alde Arabako Batzar Nagusietan Kuadrilla bakoitzak “berezko ordezkaritza eta ahotsa” eduki ditzan
Arabako diputatu nagusi eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak proposatu du Lur Jareen hautagaitza desager dadila eta foru organo legegilerako hauteskundeetan lehengo 7 barruti berreskura daitezela
Araba
2019/05/23
EAJ-PNV eredua “Gazteizen zerbitzura” jarri du Ortuzarrek, Gipuzkoan porrot egin zuen Ezker Abertzalearen ereduaren aurrean
Euskadiko hiriburuan Probintzia Plazan egin den ekitaldian, EBBko presidenteak Larrión hautagaiaren metamorfosi faltsuaren kontra ohartarazi ditu herritarrak “Bildu zetaz jantzita ere, betiko Ezker Abertzalea da”
Araba
2019/05/22
Urkulluk bere egin du Urtaranek eta Gonzalezek Sendako ibilbidean Auditoriumaren proiektua gauzatzeko hitzeman duten konpromisoa
Lehendakariak, Vitoria-Gasteizko Alkateak eta Arabako Foru Ahaldun Nagusiak hiritarrak deitu dituzte maiatzaren 26ko hauteskundeetan parte hartzera, Gasteiz eta Arabari “bai” esanez, hirian eta Herrialde osoan giltzarri diren proiektu eta azpiegiturei “bai” esanez
Araba
2019/05/20
EAJ-PNVren apustua da, tranbiaren bidez, Salburua eta Zabalgana etorkizunarekin konektatzea
Agenda Gasteiztarraren barruan daude Abiadura Handia lurperatzea, tren arin gehiago eta hobea auzoetarantz, autobus elektriko adimentsua. EAJk ez du onartuko Bilduk proiektu hauek gelditzea
Araba
2019/05/18
"EAJ-PNVk ez du onartuko legealdi honetan lortutakoa arriskuan jartzea"
Diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaia den Ramiro Gonzalezek “Arabako Errioxa berezko izendapena, Errioxa markaren barruan” defendatu du Guardian, eta “arrakasta-eredutzat” jo du
Araba
2019/05/18
EAJ-PNVk ahalegin guztia egingo du Mendizorrotza antzaldatzen eta Vitoria-Gasteiz kirolaren hiri bilakatzeko
“Vitoria-Gasteiz, kirol-barrutia” plana 4 ardatzetan egituratzen da: kirol-instalazioak hobetzea; talentua, ikerkuntza eta prestakuntza sostengatzea; kirol-turismoa sustatzea; eta oinarrizko kirola eta guztiontzako kirola babestea
Araba
2019/05/17
EAJ-PNVk Berrikuntza eta Enplegurako Zentro bat sortzea proposatu du, bertan erakundeak, enpresak, unibertsitatea eta LHko zentroak elkarlanean aritu daitezen
Gorka Urtaranek Vitoria-Gasteizko enpresak modu argian babesten dituen gobernuaren beharra azpimarratu du. Ramiro Gonzalezek EAJren eta EHBilduren ereduak kontrajarri ditu. EAJk 4.0 industriaren berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen bitartean, EH Bilduk hau guztia arriskuan jartzen du
Araba
2019/05/16
Ortuzarrek Laudion aldarrikatu du “Bilduren marmota eguna atzean uztea” Gasteiz eta Araba osoa aurrera daramatzan ‘Euskadi egitasmoa‘rekin bat egiteko
EBBko presidenteak salatu du Ezker Abertzaleko alkateen proiektu bakarra dela “beren ezintasunaren errua EAJri leporatzea”, talde jeltzaleak lau urtetan Euskadiko hiriburua eta Herrialde osoa “goitik behera” aldatzea lortu duelarik
Araba
2019/05/16
Ramiro Gonzalezek proposatu du Naturaren Zentro-Museoa Arabako Lurralde Historikoko Agiritegiaren eraikinean kokatu dadila
EAJ-PNVk apustu egin du erakusketa-aretoetarako 2.000 metro koadro baino gehiago eta laborategiak, tailerrak eta abar kokatzeko 2.500 gehiago eskainiko dituen espazio baten alde. Bertan, ikerkuntza, dibulgazio eta komunikaziorako eredu berriak garatzeko aukera egongo da