Berriak

BERRIA

2017/02/24

Euskara lan-hizkuntza duten bost ganbera legegileek eta Euskaltzaindiak Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioa aurkeztu dute.

Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak 2011n sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, eta parte hartu dute Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek, IVAPek, UZEIk eta Euskaltzaindiak.

BERRIA

2017/02/08

Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek erreforma-errekurtsoa aurkeztu diote martxoaren 3ko gertakarien kereilaren ebazpenari

La Diputación Foral de Álava y las Juntas Generales han presentado un recurso de reforma contra el sobreseimiento de la querella presentada por ambas instituciones sobre los sucesos del 3 de marzo de 1976 en nuestra ciudad por la prescripción de estos delitos, tal y como dictaba la resolución del Juzgado de Instrucción nº3 de Vitoria-Gasteiz.

Eusko Legebiltzarra

2017/01/23

EAJ-PNVk hezkuntza herri-erronkatzat hartu eta akordio zabal baten alde lan egiteko dei egin du, sistemari egonkortasuna eman eta etengabeko hobekuntza ahalbidetuko duena

Jone Berriozabal legebiltzarkideak gobernu-aldaketetatik salbu egongo den hezkuntza-sistema defendatu du, hezkuntza komunitatearen, gizarte eragileen eta alderdien arteko akordioan eta elkarrizketan oinarrituko dena. Ahalegin horretan inor ez dago soberan, baieztatu du.

BERRIA

2017/01/18

Arabako Elikagai Bankuari Ematea

Arabako Batzar Nagusiek 462 kilo Arabako babarrun arrozina, azaroan ospatutako ateak zabaltzeko eguneko soberakina, Arabako Elikagaien Bankuari eman dituzte gaur.

Eusko Legebiltzarra

2017/01/17

EAJ-PNVk babestu egiten du Eusko Jaurlaritzaren industria politikaren aldeko apustua, Euskadiren garapen ekonomikoa sustatuko duena

Luis Javier Telleriak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, “herritar guztien ongizatea hobetzeko elkarlana” eskatu dio oposizioari, eta espainiar Gobernuari eskatu dio “gelditu ditzala euskal erakundeen aurkako erasoak”.

Eusko Legebiltzarra

2017/01/10

Rakel Molina, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria Almudena Otaolaren ordez

Molinak iragan astean eman zuen akreditazioa eta gaur Eusko Legebiltzarraren Mahaiak deitu du.

Eusko Legebiltzarra

2016/12/13

Maialen Gurrutxaga, Estibaliz Larrauri eta Begoña Otalora akreditatu egin dira Eusko Legebiltzarrean

Hiru legebiltzarkide berriek Arantxa Tapia, Estefania Beltran de Heredia eta Josu Erkoreka sailburuen lekua hartu dute; izan ere, hirurek euren akta utzi zuten Eusko Jaurlaritzan sailburu ardurak betetzeko.

BERRIA

2016/10/19

Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak kereila kriminala aurkeztu dute epaitegian 1976ko martxoaren 3ko gertakariak direla eta

Eskatzen dute gertakariak argitzea eta gizateriaren aurkako krimenetatik eratorritako erantzukizun penalak eta bestelakoak exijitzen dituzte.

BERRIA

2016/10/12

Guztion akordioa Arabaren alde

Politika Orokorreko Bilkuraren bigarren egunean, asteartean alegia, Batzarkide Taldeak aurkeztutako ebazpenak eztabaidatzeko unea heldu zen. Honela, goizeko azken orduetan, Arabako Batzar Nagusiak osatzen dituzten talde politiko guztien oniritzia jaso zuen 16 puntuko akordioa sinatu zen.

BERRIA

2016/09/30

Ikasturte berriari aurre egiteko prest dago EAJ-PNV Batzarkide Taldea

Asteazken honetan, hilak 28an, Arabako Batzar Nagusiek ikasturte honetako lehenengo Osoko Bilkura ospatu dute. Bilkura-aldi berri honi hasiera emateko, Arabako batzarkideek 3 ekimen eztabaidatu dituzte; gazteen langabezia, prekarietatea eta pobretzearen aurkako politika bat urgentziaz garatu beharrari buruzko mozioa, NOVACERO SAL enpresako langileei Arabako Batzar Nagusien elkartasuna adierazteko iniziatiba eta gizarte-bazterketako mailarik handiena duten pertsonen beharrei erantzuna emango dien proiektu sozial bat garatzeari buruzko azken ekimen bat.

Araba BBNN

2016/09/17

Omenaldi eta oroimen ekitaldia, Teodoro Olarte eta Araban diktadura frankistak errepresaliatu zituen guztientzat

Gaur, 2016ko irailaren 17an, laurogei urte betetzen dira Teodoro Olarte atxilotu eta erail zutenetik. Olarte Arabako Probintzia BatzordeKudeatzaileko lehendakari izan zen, gaur egungo Arabako Foru Aldundiaren aurretiko instituzioa, hain zuzen. Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek omenaldi eta oroimen ekitaldia antolatu dute Teodoro Olarte eta Araban diktadura frankistak errepresaliatu zituen guztientzat.

Araba

2016/09/13

Ortuzarrek bere eta EAJ-PNVren gain hartu ditu Urkulluk gaur goizean Vitoria-Gasteizekin hartu dituen konpromisoak

Lakuan egin den ekitaldi politikoan, EBBren presidenteak bermatu du ez inork ezta ezerk ere ez dutela alderdi jeltzalea “erdikotasunetik” mugituko, ezta “ jendearen itxaropenetatik eta langabezia murrizteko proposamenetatik“ aldenduko ere.