Berriak

BERRIA

2015/12/03

Adierazpen Instituzionala, abenduaren 3an Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da-eta

Arabako Batzar Nagusiek, abenduaren 3an ospatuko den Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela-eta, bat egin nahi dute desgaitasuna duten pertsonen duintasunaren, eskubideen eta ongizatearen aldeko sentsibilizazio sozial eta babeserako kanpaina horrekin.

BERRIA

2015/11/25

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA: AZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO EGUNA

Arabako Biltzar Nagusiek, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, beren gaitzespenik irmoena adierazten dute emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenekiko, zeinahi ere den (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa…), bai halaber sexismo-modu guztiekiko, barne daudelarik finenak eta normalizatuenak, hala nola sexuen araberako rol estereotipatuak ezartzea edo bizitzaren esparru askotan emakumeak ikusgai ez egotea. Bestelako diskriminazioak ere ezin ditugu ahaztu: lan prekarizazioa, enplegurik eza, zaintza-lanen zama isila.

ABB

2015/11/21

Mikel Legardak EAJ-PNVk Arabaren interesen alde egiten duen lanarekin segitu nahi du erakundeen artean koordinatutako ekintzaren bidez

Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; Gorka Urtaran, Gasteiz-Vitoriako alkatea eta Pedro Elosegi, Arabako Batzar Nagusietako Presidentea ondoan izan dituela, Diputatuen Kongresurako hautagaiak esan du EAJ-PNV dela "Madrilera Arabaren eta Euskadiren ahotsa eramateko bermea"

BERRIA

2015/11/13

2016rako Arabako Aurrekontu Proiektuaren aurkezpena

Arabako Biltzar Nagusietako presidenteak, Pedro Elosegi jaunak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Foru Diputatu José Luis Cimiano jaunaren eskutik, Arabako Lurralde Historikoko 2016rako Aurrekontuen Foru Arauaren Proiektua jaso du.

BERRIA

2015/11/10

Oroimenaren Eguneko ekitaldia

Arabako Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizeko Udalak elkarretaratze isila egin dute hiriburuko Udaletxeko aurrealdean. Ekitaldi horretan izan dira Foru Ganberako Mahaikideak, Batzarkide Taldeetako bozeramaileak eta gainerako ahaldunak. EAJ-PNVren ordezkari izan dira Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Izaskun Moyua EAJ-PNVren bozeramailea; Foru Gobernu osoa izan da Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiarekin; eta Gorka Urtaran alkatea eta Borja Belandia, Nerea Melgosa, Iñaki Prusilla eta Jaione Agirre zinegotzien ondoan egongo da.

BERRIA

2015/10/07

Joseba Fernandez Calleja aukeratu dute Guardia-Arabako Errioxako Koadrilako presidente

Gaur arratsaldean, Arabako Errioxa osatzen duten 15 udalerrietako 29 batzarkideek Koadrilako Batzordea eratu dute

BERRIA

2015/10/07

Arabako Biltzar Nagusien Adierazpen Instituzionala indarkeria sexistaren aurka

Gaur goizean, Arabako Biltzar Nagusiek indarkeria sexistaren aurkako Adierazpen Instituzionala onartu dute. Gaurko Bilkura amaitzean, biltzarkide guztiak Arabako Forua Aldundiaren eskaileratan bilduko dira, azken egunotan izan diren emakumeen erailketen aurrean, euren gaitzespena azaltzeko

BERRIA

2015/10/02

Ander Añibarro Aiarako Koadrila-buru berria

Gaur goizean, Aiarako Harana osatzen duten 5 udalerrietako 29 batzarkideek Koadrilako Batzordea eratu dute

BERRIA

2015/10/01

Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua Biltzar Nagusietan agertu da, legegintzaldian gauzatzea aurreikusi dituen lan ildoak aletzeko

Pilar Garcia de Salazar, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak toki erakundeek finantzaketa handiago izatearen eta lurraldea modernizatzearen alde egingo duela azaldu du eta ziurtatu du berrikusi, eguneratu eta hobetu egingo dituela nazioartekotzeko, berrikuntzarako, kudeaketa aurreraturako eta ekintzailetzarako laguntza lerroak

BERRIA

2015/10/01

Mikel Herrador aukeratu dute Kanpezu – Arabako Mendialdeko Koadrilako presidente

Gaur arratsaldean, Arabako Mendialdea osatzen duten 6 udalerrietako 10 batzarkideek Koadrilako Batzordea eratu dute

BERRIA

2015/09/30

Ana Gorospe Arabako Lautadako Koadrila-buru berria

Gaur arratsaldean, Arabako Lautada osatzen duten 8 udalerrietako 22 batzarkideek Koadrilako Batzordea eratu dute