Berriak
BERRIA
2015/05/26
BERRIA
2015/05/22
Urkulluk euskal hiritargo osoari eskatu dio EAJ-PNV bozkatzea, udalak, aldundiak eta Jaurlaritza enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko ekimenean lerrokatuta egon daitezen
Lehendakariak iragarri du oraindik "lan handia egin behar dela, baina baikortasun mezua adierazi nahi izan du "Euskadi enplegua sortzen ari da eta txanpa hau aprobetxatuko dugu. Hemen dago EAJ, egitasmo sendoarekin; batasun-egitasmoa da, akordiora irekia eta etorkizunerako ikuspegi baikorrarekin". Andoni Ortuzarrek alderdikide eta alderdizaleei eskatu die bi egun hauetan ahalegin berria egitea, hautestontziak berde, gorri eta zuriz betetzeko: "EAJ bozkatzea da ongizatearen alde egitea, bizikidetzaren alde, elkarrizketaren eta Euskadiren interesen alde egitea". Urkulluk, Ortuzarrek eta hautagai jeltzale nagusiek "Bagare" kanta ezaguna abestu dute La Casilla Pabilioian elkartu diren 7.000tik gora lagunekin batera.
BERRIA
2015/05/22
EAJ-PNVren aldeko botoa emateko deia egin dute Urtaranek eta Gonzalezek, Gasteizekin eta Arabarekin gehien inplikatutako alderdia delako
“Hiriburutasunaren kanona, Eusko Jaurlaritzaren inbertsioak eta legegintzaldi honetan egin dugun lana dira herritarrek eskatzen duten aldaketarako bermerik onena", adierazi dute hautagai jeltzaleek
BERRIA
2015/05/20
Ramiro Gonzalezek Aiara Arabako Errioxara hurbiltzeko “Ardoaren trena” egokitzea proposatu du
Gorka Urtaranek auzoetako merkataritza desertifikazioari aurre egingo dio merkataritza txikia laguntzeko jardunen bidez fronte ezberdinetatik
Araba
2015/05/19
Urkulluk gatazkari ‘agur‘ esateko borondatea adierazi du Laudion, eta aurreikuspen ekonomiko onak errealitate bihurtzeko konpromisoa nabarmendu du
Lehendakariak Aiarari eskaini dio EAJ-PNVren eredua, akordioan eta elkar ulertzean oinarritzen dena: "Hilaren 24an etxean geratzea da Bilduk Laudion segitzea eta PP Araban mantentzea", iragarri du Urkulluk.
BERRIA
2015/05/19
Urtaranek Salburua eta Zabalganaraino luzatuko du tranbia eta trenarekin lotuko du Dato kaleko geltokiaren osagarria izango litzatekeen beste geltoki batean, Triana kalean
Arabako Hiriarteko Garraio Plana berrikusteko konpromisoa hartu du Ramiro Gonzalezek, helburua arabarrei zerbitzatzea eta haien benetako beharrizanei erantzutea dela kontuan hartuz.
Bilbo
2015/05/18
Ortuzar: Rementeria, Olano eta Gonzalez dira Euskadi egitasmoaren alde egiteko eta herrialdeen aniztasuna bideratzeko ardatza
Ahaldun nagusirako hiru hautagai jeltzaleek Ekonomia Berria Forum delakoan gaur esan dute Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako erakundeekin lankidetzan arituko direla, denon artean "Euskadi indartsuagoa egiteko".
EBB
2015/05/17
Ramiro Gonzálezek Rajoy-ri aurpegiratu dio Gasteizera “Espainiaren batasuna defendatzera besterik ez datorrela” eta EH Bilduri esan dio “Araban `atez atekoa´ ezartzeko plana ezkutatzen” ari dela
Iñigo Urkullu lehendakariak arabar hiritargoaren zerbitzura jarri du EAJ-PNV-ren eredua “batzen duen egitasmoa, ezer kentzen ez duena, adosten duena, gatazkarik eragiten ez duena”
BERRIA
2015/05/16
EAJ-k gasteiztarrei galdetu die zer nolako aldaketa nahi duten: Bilduren inposaketa eta ‘atez atekoa‘ ala Urtaranen egitasmoak dakartzan modernotasuna,tolerantzia eta ongizatea
Iñigo Urkullu lehendakariak Euzko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteiz eta Arabaren alde egiten duen apustua abalatzen duten inbertsioen eta egitasmoen zerrenda aurkeztu du, Mariano Rajoy-ren Gobernuaren utzikeriarekin egiten duen kontraste handia agerian utzirik: “Rajoy etorri, berton ordu bete egon eta badoa: hemen ez du ezer uzten”. Andoni Ortuzarrek iragarri duenez, Gasteizek eskatzen duen aldaketa politikoa ezin da EH Bilduren eskutik etorri, “hiritarrentzat zigorra” litzatekeelako “ Fidatuko zinatekete orain arte apurtzen baino jakin ez dutenetaz? ´Atez atekoa´ hona ekartzen utziko zeniekete?”.
BERRIA
2015/05/16
Ramiro Gonzálezek “Araba Konektatua” proiektua aurkeztu du, aurrerabide teknologikorik garrantzitsuenak arabako lurralde osoan hedaraztea ahalbidetuko duen egitasmoa
EAJk Arabako ahaldun nagusi izateko duen hautagaiak ondoko konpromisoa hartu du: arabar guztiek sarerako sarbidea ahalik eta lasterren izateko plana abiarazi eta betetzea, horretarako behar diren inbertsioak bideratuz
BERRIA
2015/05/15
Araba Euskadiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erreferente modura sendotzeko bost konpromiso aurkeztu ditu Ramiro Gonzalezek
Arabako diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak udalerri eta eskualdeetan lanpostuak sor daitezen sustatuko du, basogintzari bultzada emanez
BERRIA
2015/05/14
LURRALDEAK BILTZAR NAGUSIETAN DUEN BETEKIZUNA BERRIZ PENTSATZEKO BEHARRIZANA PLANTEATU DU RAMIRO GONZALEZEK
Biltzar Nagusietan batzorde txostengile bat martxan jartzeko konpromisoa hartu du Gonzalezek, Araba osoa indartuko duen lurralde-oreka lortzeko